Nortzuk gara

Aguayo Urquijo, Andrés Tomás

(Unibertsitateko Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

CV Laburra

IKERKUNTZA LERROAK:

Prozesu katalitikoen garapena ingurugiroko aplikazioetarako eta aplikazio energetikoetarako. Euskal Herriko Unibertsitateak, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak, Industria eta Ingurugiro Ministerioak, Europar Programek (taldeko buru gisa) zein besteen artean Eastman eta Total Petrochemicals enpresek finantzatutako 57 Ikerkuntza Proiektutako partaidea, eta horietako 16tan Ikertzaile Nagusia (IN).

Ikerkuntzako 7 seiurteko. 20 tesiren zuzendaria, horietako 4 aipamen internazionaldunak. 220 argitalpen, 215 Web of Sience-en, 8179 aldiz aipatuak, 6569 kanpoko aipamenak direlarik. 38,2 aipamen urteko bataz beste azken 5 urteetan. Argitalpenen %85a lehen kuartilean, Q1. h indizea: 53. 380 komunikazio kongresuetan, gehienak internazionalak.

IRAKASKUNTZA JARDUERA:

Irakaslea 1977az geroztik. Ingeniaritza Kimikoa ataleko ondoko irakasgaiak irakatsia: Jariakinen Mekanika, Bero Transmisioa eta Materia Transferentzia. Bereizketa Prozesuak irakasten 1990az geroztik Ingeniaritza Kimikoko Graduan eta Bereizketa Prozesu Aurreratuak eta Prozesuen Modelakuntza eta Simulazioa Ingeniaritza Kimikoko Masterrean. 20 Lizentziaturako Tesi eta 50 Karrera Amaierako Proiekturen zuzendaria.

KUDEAKETA JARDUERA:

Ingeniaritza Kimikoa Departamentuko idazkari izana. Gaur egun Zientzia ¿¿¿¿¿¿¿¿ eta fakultate bereko Klaustroko kalitatearen batzordeko kidea.

ZALETASUNAK:

Ikerkuntza, argazkigintza eta mendia.

Irakasgaiak

INGENIARITZA KIMIKOKO GRADUA: Procesos de Separación (3º Curso)

INGENIARITZA KIMIKOA UNIBERTSITATE MASTERRA: Operaciones Avanzadas de Separación, Modelado y Simulación de Procesos Químicos

Bulegoa

B1.P1.9 (ZTF-FCT)