Breadcrumb

Agenda

Genero-indarkeria eta indarrean dauden legeak ingurune digitalean

"Sareginak/Mujeres conectadas" sailak aztertuko ditu genero eta teknologia berrien arteko harremanak

Asteazkenean, martxoak 19, 11:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan (Sarriena auzoa z/g. Leioa) "Sareginak/Mujeres conectadas" saila hasiko da genero eta teknologia berrien arteko harremanei buruzko hausnarketa egiteko. Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak eta Internet-Euskadi Elkarteak antolatu dute lehen jardunaldia, hain zuen, genero-indarkeria eta indarrean dauden legeak ingurune digitalari buruz mintzatuko da.

Ekitaldi horretan, Pikara Magazine aldizkari digitaleko sortzaileek, Lucía Martínez Odriozolak eta Andrea Momoitiok, azalduko dute zein eraso zibernetikoak jasaten dituen aldizkariak. Bestalde, Ruth Salak, abokatu eta zibernetika-delituetan adituak, emango ditu gomendio batzuk teknologia berrien bidez egindako abusuak hauteman eta haien kontra jarduteko. Partaide Lucia Martínez Odriozola UPV/EHUko irakaslea, Euskal eta Euskal Kazetarien Elkargoen dekanoa da.

Sarrera doan izango da eta lekuak bete arte egongo da zabalik ekitaldia.