Agenda

Konferentzia

Nanomaterial adimentsuak, Nanoteknolgiari buruzko hitzaldi zikloan

Asteazkenean, maiatzak 7, 12:00etan, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan (Sarriena auzoa z/g, Leioa), José María San Juan Núñez, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko katedradunak eta Metalurgia Fisikoaren taldeko buruak "Nanomateriales inteligentes" hitzaldia eskainiko du. "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloaren zortzigarren hitzaldia izango da. Sarrera librea.

José María San Juan Núñezen ikerketa lana mikro egitura eta material metaliko aurreratuen ezaugarri mekanikoen arteko harremanari buruzkoa da. Zehatz-mehatz, ikerketa-lanak hauek dira: formako memoria duten aleazioak, tenperatura altuetarako konposatu intermetalikoak eta superaleazioak, eta fusio hauen portaera mikro eta nano eskalan eta beren aplikazioak. José María San Juan Núñezek emango duen hitzaldia "Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko zortzigarrena izango da. Ziklo honek bere bigarren edizioa betetzen du aurten eta, oraingoan, nanoteknologiaren gaurkotasunarekin zerikusia duten bederatzi dibulgazio hitzaldik osatuko dute. Oinarri zientifiko bat duen edozein pertsonari zuzenduta dago ziklo hau, nahiz eta ez izan oinarri oso espezializatua.

"Nanoteknologia: txikiaren erronka handia" zikloko hurrengo hitzaldia: Maiatzak 14, "Los nuevos materiales magnéticos y sus aplicaciones biomédicas", Galina Kurlyandskaya (UPV/EHU).