Ikus-entzunezko joera berriei buruz mintzatuko dira profesionalak eta irakasleak
Data
Noiztik 2014/05/06 Noiz arte 2014/05/09, 09:00 - 12:04
UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan egingo da jardunaldia
Asteartean, maiatzak 6, 9:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan (Sarriena auzoa z/g, Leioan) ikus-entzunezko joera berriei buruzko jardunaldia egingo da. Joseba Martin, Félix Linares, Mikel Clemente eta Gabriel Villota profesionalek eta irakasleek parte hartuko dute ekitaldian. Lau gai jorratuko dituzte. Joseba Martinek, Radio Euskadiko kazetari eta UPV/EHUko irakasleak musika kazetaritzaren nondik norakoaz hitz egingo du. Felix Linares, ETBko aurkezle eta Radio Euskadiko esataria, "La noche de … " telebista saioaz arituko da. Mikel Clementek, bideogileak, bideokliparen garapenari buruzko mintzaldia emango du. Eta, Gabriel Villotak, UPV/EHUko irakasleak eta ikertzaileak, bideo esperimental ardatza hartuko du bere berbaldian.
Egitaraua:
- 09:00 Aurkezpena
- 09:30 Periodismo musical. Joseba Martín
- 10:00 1.000 programas de La noche de… Félix Linares
- 11:00 Producción de videoclip: pasado y presente Mikel Clemente
- 12:30 Del laboratorio a la pantalla. Gabriel Villota
Hiztunaren ibilbide profesionala
Joseba Martín: Radio Euskadiko esataria eta, UPV/EHUko irakaslea. "La jungla sonora" saioa zuzentzen du 1989tik eta 2009an Ondas Saria irabazi zuen.
Félix Linares: ETBko aurkezlea. Radio Euskadiko esataria. La noche de … saioa aurkezten du. Iflandia irratsaioa zuzentzen du.
Mikel Clemente: Errealizadore bizkaitar honek Siniestro Total, Extremoduro, Zarama, Doctor Deseo, Gose, Oskorri, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Kepa Junkera, Skalariak edo Fito & Fitipaldis-en bideoak sortu ditu, besteak beste. Publizitate arloan, laburmetraietan eta dokumentaletan ere aritzen da. ETBko tertulietan ere partaidea da.
Gabriel Villota: UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea. Arte Ederretan iaioa, bideoaren joera berriak ikertzen ditu eta zenbait liburu argitaratu ditu.