Arte Ederren ikasle bien artelanaren aurkezpena Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan.
Data
Noiztik 2014/05/06 Noiz arte 2014/06/15, 10:30 - 20:00
Asteartean, maiatzak 6, 10:30etan, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian (Ramón de la Sota kaia 1, Bilbo), prentsaurrekoa eskainikoa da "All Iron" formatu handiko artelana aurkezteko. Mar de Dios eta Miguel Puertas UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arteko Graduko laugarren mailako ikasleak dira eskultura honen sortzaileak. Ekimen hau, UPV/EHU, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Bilboko Udala eta ideiaren bultzatzailea izan den Aurtenetxea y Zabala Arquitectos enpresaren arteko elkarlanari esker burutu ahal izan da.
Urrira bitartean egongo da ikusgai "All Iron" artelana Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zabaldegian. Bigarren urtez jarraian, deialdi irekia burutu da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko gradu, master eta doktoregoko ikasleen artean Museoaren kanpoalderako bereziki pentsatutako interbentzio proiektu artistikoak aurkeztu ditzaten. Guztira 20 proiektu aurkeztu ziren. "All Iron" irabazleaz gain, accesit bi ere eman zaie Sandra Villarren eta Rubén Pinoren proposamenei.
Aurkeztutako hogei proiektuen aukeraketa batekin erakusketa bat egingo da Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan bertan. Erakusketa honen inaugurazioa ere bihar, asteartean, izango da, 19:00etan, eta ekainaren 15era bitartean izango da ikusgai.
Prentsaurrekoan parte hartuko dute:
- Jon Ruigomez, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko zuzendaria.
- Natxo Rodríguez, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Unibertsitate Hedapeneko dekanordea.
- Julen Aurtenetxea, Aurtenetxea Containers enpresako gerentea.
- Mar de Dios, Miguel Puertas, Sandra Villar eta Rubén Pino, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleak eta aukeratutako eskulturaren egileak.