Erakusketa: Hondakinen gaikako bilketa
Data
Noiztik 2014/04/09 Noiz arte 2014/04/16, 12:30 - 17:33
Asteazkenean, apirilaren 9an, 12.30tan, Donostiako UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoko beheko solairuan dagoen erakusketa gunean, "Hondakinen gaikako bilketa DUEPn" erakusketa aurkeztuko da. Honen helburua da aipatutako ikastegiko komunitatea birziklatzearen inguruan kontzientziatzea eta zalantzak argitzea (zer / non bota). Horretarako, aipatutako unibertsitate eskolak birziklatzeko ematen dituen aukerak eta hondakin bakoitza non bota behar den azaltzeaz gain, sortzen diren hondakinak kuantitatiboki ikusteko aukera izango da. Gainera, birziklatzen diren materialek ematen dituzten aukerak ikusi ahal izango da. Helburu horrekin, Tytti Thusberg artista eta diseinatzaileak birziklatutako materialak bakarrik erabiliz sortu dituen zenbait obraz gozatzeko aukera izango dute bertaratuak apirilaren 16a arte.
Zalantzarik gabe birziklatu (PDF, 2.22 MB)
Erakusketarekin batera Donostiako UPV/EHUko Unibertsitate Eskola Politeknikoan zehar garbiguneak martxan jarriko dira. Hauetan papera, ontzi arinak eta errefuxa jasoko da. Gainera, ikastegi honen sarrera nagusian CDak, tonerrak eta kartutxoak, pilak eta idazteko materiala jasotzeko garbigune bat egongo da.
Jarduera hauek "Eskola Politeknikoaren hondakinen kudeaketarako prozedura" proiektuarekin lotuak daude. Proiektu hau martxan jarri da UPV/EHUko Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak antolatutako Iraunkortasunaren arloko berrikuntzarako programaren inguruan eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.