Agenda

"Munich 1962" dokumentalaren proiekzioa Arte Ederren Fakultatean

Asteazkenean, apirilak 2, 12:00etan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatearen 2. Eraikinean (Sarriena auzoa z/g, Leioa), Orreaga kultur elkarteak egindako "Munich 1962" dokumentala proiektatuko da. Ordu erdi irauten duen proiekzioaren ondoren, lanak islatzen duen une historikoari buruzko mahai-inguru bat burutuko da. Sarrera librea izango da.

1962. urtean Munichen (Alemanian) burutu zen bilera historiko baten berri ematera dator dokumental hau. Gerra Zibilaren osteko sasoi ilunean, modu klandestinoan bizi zen politikaz, erbesteko Euskal Gobernuaren paperaz, Agirre lehendakariaren figuraz eta ekinbideaz, Eusko Alderdi Jeltzalearen jarreraz, ELA sindikatuaren zatiketaz, trantsizioa deituriko prozesuaz, hitz egiten du dokumental honek.