Agenda

Hitzaldia

"Desberdintzaren matematika", hitzaldia eta mahai-ingurua Eva Ferreirarekin

Asteazkenean, martxoaren 26an, 19:00etan, AlhondigaBilbaoko Bastida (-2 solairua) gelan (Arrikibar Plaza, 4. Bilbao), Eva Ferreirak, UPV/EHUren Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Estatistika irakaslea eta Ekonomia Aplikatutako katedradunak, "Desberdintzaren matematika" hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du.

Estatistikak argiak dira: desberdintzak daude etnien artean, herrialdeen artean... Hainbat diziplinatik abiatuta aztertu da desberdintzaren fenomenoa, soziologia, psikologia, ekonomia edo zientzia politikoak, esaterako. Hala ere, matematika ere tresna erabilgarria da fenomeno hori aztertzeko. Eredu matematikoak gizarte zientzietara aplikatzeak errealitatea sinplifikatzea dakar, baina hipotesiak sortu eta haiek egiaztatzeko baliagarriak diren tresna estatistikoak eraikitzeko lagungarria da. UPV/EHUko irakasleak matematikak desberdintzen arrazoiak eta eboluzioa ezagutzen nola laguntzen digun azalduko du, "beirazko sabai" efektua, esaterako.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

OHARRA: Sarrerak AlhondigaBilbaoko informazio-gunean hartu behar dira. Sarrerak doan dira, bete arte.

Kultura Zientifikoko Katedraren berri guztiak ezagutu ditzakezu bere blogaren eta Facebookeko orriaren bitartez.