Hiri antropologo Delgado eta Gamonaleko auzokideak arituko dira demokraziaz eta hiriaz
Data
Noiztik 2014/02/24 Noiz arte 2014/04/29, 12:00 - 12:19
Astelehenean, otsailak 24, 12:00etan, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditoriumean (Sarriena, z/g. Leioa) hiri antropologo Manuel Delgadok eta "Las Heras de Gamonal" auzo elkarteko ordezkariek parte hartuko dute EMAN UFIk eta Politika eta Administrazio Zientzien Sailak antolatutako mahai-inguruan. "Ciudad y Democracia: El caso Gamonal" izenburupean, Burgoseko auzoan gertatutako kasua aztertuko dute. Gamonaleko auzokideen protestek gelditu dituzte Udalak hasitako Vitoria kaleko lanak. Auzokideak ez daude ados proiektuarekin, eta premiagabeko inbertsioa dela uste dute.
Bartzelonako Unibertsitateko Antropologian doktore Manuel Delgado, agian, hiri antropologo ezagunenena da, hedabideetan egiten dituen mintzaldiei esker. Bestalde, Espazio eta Lurralde Antropologiako doktoretza programa eta espazio publikoei buruzko ikerketa taldearen koordinatzailea da, baita Institu Catalá d'Antopologiako Zuzendaritza-batzordearen partaide eta Parlament de Catalunyako Inmigrazioari buruzko ikerketa batzordean txostengile ere. Hirietan talde-nortasunaren eraikuntzan lan egin du, batez ere. Horri buruz hainbat artikulu eta liburu idatzi du, besteak beste: El animal público (Anagramaren Saiakera sariduna, 1999), Sociedades movedizas (2007), La ciudad mentirosa (2007) eta El espacio público como ideología (2011) (azken biak "Los libros de la Catarata"-ren eskutik).