Agenda

Konferentzia

"La empresa en el actual entorno financiero", Jon Hervásen hitzaldia

La Caixako enpresen finantzaketa saileko iparraldeko arduradunak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan izango da

Asteartean, apirilaren 15ean, 18:00etan, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan (Lehendakari Agirre etorbidea, 83. Bilbo), La Caixako enpresen finantzaketa saileko iparraldeko arduraduna den Jon Hervásen hitzaldia, La empresa en el actual entorno financiero (Enpresa gaur egungo finantza esparruan), izango da. Sarrera doan.

Hitzaldi hori Claves para generar competitividad en la empresa familiar (Familia enpresetan lehiakortasuna sortzeko gakoak) programaren baitan kokatzen da. Programa hori 17 ekintzak osatzen dute, jardunaldi, tailer eta hitzaldi formatuetan. UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez; Bilboko Merkataritza Ganberak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak jarri dute abian ziklo hori.

Hurrengo hilabeteetan, UPV/EHUko Enpresa Zientzien Fakultateak (Sarriko), Merkataritza Ganbarak eta CEBEK Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak familia enpresentzako interesgarriak izango diren ekimenak jasoko dituzte:

HITZALDIAK (Sarrikon izango dira denak)

JARDUNALDIAK

  • Estructuras societarias de la Empresa Familiar 2014.05.30 CEBEK
  • Claves prácticas para la administración diligente y eficaz de las pymes y Empresas Familiares 2014.06.12 
  • Bilboko Ganbera Cómo impacta la Dirección de Personas en la Empresa Familiar en el éxito futuro del modelo de negocio: riesgos clave que pueden ser evitados 2014.06.24 CEBEK
  • La unión Familia Empresa: estrategias de comunicación frente a los conflictos 2014.10.02 Ganbera
  • Los primeros pasos en la sucesión de la Empresa Familiar. Claves para una transición eficaz. 2014.11.04 CEBEK

TAILERRAK