Agenda

Jardunaldia

Abortu Legearen erreforma, eztabaidatzen

Bizkaiko Campuseko programa kulturalak antolatutako jardunaldian publikoak parte hartu dezake

Asteazkenean, martxoak 12, 17:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo) "Abortuaren erreforma" izenburupeko jardunaldia antolatu du Kulturbasque Bizkaiko Campuseko programa kulturalak. UPV/EHUko Administrazio Zuzenbideko katedradun Iñaki Lasagabasterrek irekiko du jardunaldia. Ekitaldi horretan, Jon Mirena Landak, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasleak, eta Mª Luisa Cuerda Arnauk, Castelloneko Jaume I Uniberstitateko Zuzenbide Penaleko katedradunak, ere parte hartuko dute. Landak abortuari buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du, eta Maria Luisa Cuerdak Espainiako Gobernuak bultzatzen duen Abortu Legearen erreforma arakatuko du.

Jarraian, 19:30ean, mahai-ingurua hasiko da eta publikoak solasaldian parte hartu ahalko du. Mahai-inguruan izango dira: Anabel Sanz, Basauriko Udaleko Berdintasunerako teknikaria; Maria Viadera, Mugarik Gabeko kidea, eta Miren Ortubay UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea.

Sarrera doan da.