Zigor Kodearen "Gallardón" erreforma, eztabaidagaia
Data
Noiztik 2014/04/10 Noiz arte 2014/04/14, 11:00 - 16:00
Javier Calparsoro, Euskadiko Auzitegi Nagusiko fiskal burua, Zigor Kodearen erreforma berriaz mintzatuko da Leioan
Ostegunean, apirilaren 10ean, 11:00etan, UPV/EHUko campuseko Leioako Aulario II eraikineko Rosetoian (Sarriena auzoa, z/g, Leioa) Zigor Kodearen "Gallardón" erreformari buruzko jardunaldia egingo da. Goizean, Julián Ríos Comillaseko Unibertsitateko Zigor Zuzenbideko irakasleak bizi bitarteko zigorraz mintzatuko da; jarraian, Javier Calparsoro Euskadiko Auzitegi Nagusiko Fiskal Buruak hausnarketa egingo du Zigor Kodearen erreforma berria beharrezkoa edo egokia den ala ez.
Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara bitartean, mahai-ingurua batean Heraclio Varona eta Ana Luz Uña abokatuek, Carlos Cordero idazkari judizialak eta José M. Bastos juristak hitz egingo dute zigor sistemen azken -eta etorkizuneko- erreformeei buruz.
Jardunaldi hori Jon-M. Landa, Miren Ortubay, Mercedes Landera eta Enara Garro UPV/EHUko Zigor Zuzenbideko irakasleek antolatu dute.