Fisikari buruzko irakasgairik UPV/EHUn irakasten duten sailen adierazpena
Lehenengo argitaratze data: 2013/02/28
"Sin embargo, no se mueve" (Hala ere, ez da mugitzen) argitaratu berri den liburua dela eta, non egilekide gisa agertzen baita Juan Carlos Gorostizaga Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoan matematikako irakaslea, behean sinatu duten Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen sailetako zuzendariek (fisikaren inguruko irakasgaiak bertan irakasten duten sailak izanik) agertu nahi dute ezen ez direla bat ere ados aipatutako lan horretan egiten den baiezpenarekin, ebidentzia zientifiko guztien aurkakoa baita. Delako liburu horretan adierazitako iritziaz ez datoz bat ez sail hauetako irakasleak, ez eta, oro bat, komunitate zientifikoa ere.
Juan María Collantes Metola
Elektrizitatea eta Elektronika saila
Agustín Sánchez Lavega
Fisika Aplikatua I saila
Carlos Santamaría Salazar
Fisika Aplikatua II saila
Gotzon Madariaga Menéndez
Materia Kondentsatuaren Fisika saila
Ángel Alegría Loinaz
Materialen Fisika saila
Alexander Feinstein Gotlinsky
Fisika Teorikoa eta Zientziaren Historia saila