UPV/EHUk app bat sortu du ikasleei notak jakiarazteko eta informazio akademikoa emateko
Lehenengo argitaratze data: 2014/01/27
Euskal Herriko Unibertsitateak gailu mugikorretarako aplikazio bat sortu du bere ikasleentzat. G.A.U.R. izeneko app horren bidez abisu bat bidaltzen zaio ikasleari matrikulatu den irakasgai batean nota jartzen den bakoitzean. Halaber, matrikula, espedientea eta tutoretza orduak kontsultatu ahal dira, besteak beste.
G.A.U.R. doako app deskargatu ahal da ikasleen gailu mugikorrei dagokien aplikazio dendatik:
-
iOS sistema eragilea (iPhone/iPad/iPod) badakaute:
https://itunes.apple.com/us/app/g.a.u.r./id787078002?l=es&mt=8 -
Android sistema eragilea badakaute:
https://play.google.com/store/apps/details?id=es.ehu&hl=es
Aplikazioa instalatu eta zabaldutakoan, unibertsitateak bere plataforma informatikoetara sartzeko ikasle guztiei ematen dizkien identifikazio datuak sartu behar dira. Appean informazio hau ikusi ahal izango dugu:
- Jakinarazpenak: Irakasgai batean nota jartzen dioten bakoitzean, abisu bat jasoko du izan duen notarekin. Horretarako, ikasleak jakinarazpenak jasotzeko aukera hautatu behar du aplikazioa bere gailuan instalatzean. Lehentasunetatik ere aukera hori aldatu ahal da.
- Matrikularen eta noten kontsulta: Ikasleak espedientea, matrikulak eta behin-betiko notak kontsultatu ahal izango ditu.
- Behin-behineko noten kontsulta: Behin-behineko notak kontsultatu ahal izango ditu, hala nola irakasgai horien erreklamaziorako data eta lekua.
-
Espedientearen kontsulta: Ikasleak bere espedientea kontsultatu ahal izango du. Hain zuzen ere, ikusi ahal izango du:
- Espedientearen ikasgaiak
- Kredituen koadroa
- Curriculum lerroak
- Lorpenak
- Batez besteko notak
- Tutoretzak: Matrikulatutako irakasgai guztien tutoretzen egunak, orduak eta lekuak kontsultatu ahal izango ditu.