Albisteak

UPV/EHUk 2013-2014ko ikasle berrientzako plazen % 96 bete ditu dagoeneko

Lehenengo argitaratze data: 2013/07/29

Hogeita hamahiru graduk itxi dute matrikula.

UPV/EHUk 2013-2014ko ikasle berriei eskainitako 8.707 plazen % 96 bete da. Hau da, matrikularako uztaileko epean, alegia, UPV/EHUk egingo dituen sei deialdietatik lehen hiruetan -lehenengoa, uztailaren 15etik 19ra eta, bigarrena, uztailaren 22 eta 23an, eta hjrugarrena uztailaren 26an-, 8.400 ikasle matrikulatu dira unibertsitateak hiru campusetan eskaintzen dituen 86 graduetako lehenengo mailan.

Matrikularen lehen epe honetan plaza guztiak bete dira 33 gradutan eta beste titulazio asko betetzear daude, matrikula baldintzatuen ebazpenaren zain -beste unibertsitate publiko baten erantzuna jaso behar duten ikasleek matrikula baldintzatua egingo dute-. Momentuz gutxieneko notarik altuena izan duten hamar gradu hauek dira:

  • Medikuntza (gutxieneko nota: 11,914)
  • Biokimika eta Biologia Molekularra (gutxieneko nota: 11,878)
  • Odontologia (gutxieneko nota: 11,090)
  • Fisioterapia (gutxieneko nota: 10,960)
  • Biologia (gutxieneko nota: 10,140)
  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak (gutxieneko nota: 9,700)
  • Industria Teknologiaren Ingeniaritza (gutxieneko nota: 9,521)
  • Energia Berriztagarrietan Ingeniaritza (gutxieneko nota: 9,340)
  • Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza (gutxieneko nota: 8,856)
  • Ikus-entzunezko Komunikazioa (gutxieneko nota: 8,579)

Oraindik irailean egingo diren matrikula hiru epe geratzen dira: laugarren deialdia, irailaren 3 eta 4an; bosgarrena, irailaren 13an, eta seigarrena eta azkena, irailaren 23an.