banner_siguenos
ImágenesCabecera
buscador_catalogo
Nire kontua (Hasi saioa)
Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.
Oharrak
Albisteak
Zika Birusa
Lehenengo argitaratze data: 2016/06/03
2016ko otsailaren 10ean, mundu osoko osasun erakunde, aldizkari akademiko, gobernuz kanpoko erakunde, emaile eta ikerketa institutu garrantzitsuek adierazpen bateratu bat kaleratu zuten, Zikaren egungo krisiari eta etorkizuneko osasun publikoan eragin ditzakeen larrialdiei buruzko datuak zein emaitzak jendaurrean jarriko dituztela hitzemateko.
Ildo horretatik, Oxford University Pressek aukera ematen du 2016ko irailaren 30era bitartean doan eskuratzeko hala birusari eta birus eramaileari (yellowfever eltxoa, Aedes aegypti) nola sukar horiaren, dengearen eta Chikungunyaren bektore nagusiari buruzko artikuluen bilduma bat.
Oxford Journals. Special Collection on Aedes Aegypti and Zika Virus Research
Springer Naturek, halaber, epidemia horren inguruko aurrerapen zientifikoak argitaratzeko plataforma bat sortu du, eta hainbat diziplinatako adituen iruzkinak jaso ditu bertan.
Springer Nature. Expert commentaries on the Zika virus
Informazio gehigarria
Liburutegiak izenpeturiko Springer, ScienceDirect eta Wiley datu baseek birus horren inguruko informazio ugari ematen dute.