ImágenesCabecera

buscador_catalogo

 

Nire kontua (Hasi saioa)

Katalogoaren bitartez zure kontuan sartzeko eta horren abantailak ezagutzeko, kontsulta ezazu honako bideo hau.

Albisteak

MDPIrekin argitaratzea

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/27

Euskal Herriko Unibertsitatea Multidisciplinary Digital Publishing Institute-ko kide egin da. Hala, erakunde horren bitartez, Euskal Herriko Unibertsitateko autore guztiek %10eko deskontua izango dute argitalpen tasetan (APC, Article Processing Charges) baita sarbide esklusiboa ere bere datu-basera.

Datu-base horrek aukera ematen du kide diren autoreek dagoeneko argitaratuta dituzten artikuluak eta argitaratze prozesuan daudenak bistaratzeko. Sarbide horrek argitaratze prozesuan gardentasun eta kontrol handiagoa izateko aukera ematen du.
MDPIk 171 aldizkari zientifiko elektroniko argitaratzen ditu. Aldizkari horiek sarbide irekia dute eta pareka gainbegiratzen dira, eta indexatuta daude ondokoetan: Scopus, eta Science Citacion Index, eta PubMed/Medline. Aldizkari horietako batzuetan inpaktu-faktorea hartzen da zenbait urtetan zehar. MDPI aldizkariak inpaktu-faktorearekin
Aldizkari guztiak daude irakurle ororen helmenean.
Informazioa MDPI aldizkarietan argitaratzeko
• Deskontuaren onuradun izateko, artikuluaren autore nagusia ("lead auhor") edo korrespondentziako autorea ("corresponding author") izan behar du UPV/EHUko autoreak.
• Artikulua IP instituzional batetik bidali behar da, eta hau adierazi behar da, "University of The Basque Country", erakundeen menu zabalgarrian, artikulua online bidaltzean irekitzen den horretan.
• %10eko deskontua zuzenean ageriko da autoreak jasotzen duen fakturan.
• Diru-laguntza jasotzeko, artikulua sinatzen duten UPV/EHUko autoreak argi eta garbi identifikatu behar dira euren afiliazio-datuetan Erakundeko kide direla ziurtatuz.
• Autoreentzako informazio gehiago hemen

Informazio gehiago afiliazioari buruz