Eraldatze-akordioaren deskribapena (Springer Nature)
- Indarraldia: hiru urterako akordioa, 2025-2027: Open access agreement for Spain.
- Estaldura: akordioak argitalpen-tasen (APC) % 100 estaltzen du. Egileek taldeko aldizkari guztietan argitaratu dezakete; Nature Journals, Academic Journals eta Palgrave Journals aldizkarietan izan ezik.
Kontsultatu titulu hautagarriak
- UPV/EHUri esleitutako artikuluen kupoa: 100 (2025), 102 (2026), 105 (2027)
- Artikulu motak: jatorrizko artikuluak (original research, original article, original paper, original research paper) eta reviews. Komunikazio laburrak eta "Continuing education articles" delakoak ez daude estalita.
- Argitalpen datak: 2025eko urtarrilaren 1etik 2027ko abenduaren 31ra onartutako artikuluak
- Erabil daitezken Creative Commons lizentzia motak:
- CC-BY (Springer Nature aldizkari gehienak)
- CC-BY-NC
- Akordioaren onuradun izan daitezke UPV/EHU eta BERC ikertzaileak, betiere pertsona "korrespondentziaren egile" gisa agertzen bada.
-
Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.
Harremanetan jartzeko: eraldatzeakordioak.bib-uni@ehu.eus