IEEE-rekin argitaratzea

IEEE aldizkarietan argitaratzeko prozedura

1. Artikulua bidaltzea

Aldizkaria hautatzeko orduan (kontsultatu hautatu daitezkeen izenburuak), kontuan izan beharko da honako hau: fully open access aldizkari bat bada (% 20ko deskontuarekin APCetan), bidaltzen den unean onartu behar dira baldintzak eta karguak. Aldizkari hibridoa bada (salbuetsitako APCak), artikulua onartu ondoren izango da hori. Egileak UPV/EHUko afiliazioa eta helbide elektroniko korporatiboa adierazi behar ditu; horrela, sarbide irekian argitaratzeko akordioren bati atxikita dagoen erakunde batekin lotu ahalko da eskabidea. Edonola ere, bidalketa prozesuan zehar ez da sarbide irekiko argitalpenari buruz galdetzen.

2. Sarbide irekiko argitalpena hautatzea

Artikulua onartu ondoren, egileak mezu elektroniko bat jasoko du, argitaratzeko aukerak hauta ditzan. Aldizkari hibridoen kasuan, zehaztu beharko da sarbide irekian edo sistema tradizionalaren bitartez (ez irekia) argitaratu nahi den.

3. OA lizentzia

Sarbide irekian argitaratzea hautatzen denean, egile eskubideen lizentzia hautatu beharko da jarraian, egile eskubideen inprimaki elektronikoa erabiliz (eCF). Aldizkari hibridoetan argitaratuko duten egileek honako bide hauen artean hautatu ahal izango dute:

  • Lizentzia tradizionala (egile eskubideak editoreari transferitzen zaizkio).
  • CC-BY 4.0 lizentzia bat.
  • CC-BY NC-ND lizentzia bat.

4. Onartzea

Egile eskubideen inprimaki elektronikoaren (eCF) bitartez IEEE Publication Agreement dokumentua bete ondoren, eskabidea bidaltzen zaio egilearen erakundeari (UPV/EHU), eskabidea baieztatu dezan eta artikulua akordioaren arabera sarbide irekian argitaratzea onar dezan (egilearentzat inolako kosturik eragin gabe). Egileak mezu elektroniko bat jasoko du eskabidea onartu edo ukatu dela jakinarazteko.

Informazio osagarria

AvisoAPCsAgotadas

Oharra: 2024ko APCak agortuta