Emakumeak eta gizonak UPV/EHUN: 2008
UPV/EHUko emakumeak eta gizonak grafiko batean irudikatuz gero, guraizeen forma ageri da.
Ikasleei buruz:
- UPV/EHUko ikasle gehienak emakumeak dira (%56), baina desorekak ere badaude, batik bat irakaskuntza teknikoetan (%31) eta osasun zientzietan (%82).
- Azken hamarkadan, emakumeak ugaritu egin dira Zientzia Esperimentaletan, Irakaskuntza Teknikoetan, Osasun Zientzietan eta Giza Zientzietan.
- Hazkunde handiena ehunekoetan Irakaskuntza Teknikoetan eman da (%35).
- Aldeak daude ikasketak aukeratzerakoan nesken eta mutilen artean.
- Mutilen erdiek irakaskuntza teknikoak aukeratzen dituzte (%51).
- Nesken %18k bakarrik aukeratzen ditu ikasketa teknikoak.
- Irakaskuntza Teknikoetan salbuespen bi daude: Arkitektura eta Ingeniaritza Kimikoa.
Kalifikazioei buruz:
- Oro har, unibertsitatera sartzeko nota hobea lortzen dute emakumeek gizonek baino.
- Emakumeek titulazio gehiagoetan ateratzen dute gizonek baino nota hobea, 104 titulazioetatik 59tan.
Mugikortasunari buruz:
- Erasmus programan parte hartzen duten ikasleen %61 emakumeak dira.
- SICUE-Seneca (Espainia) programako ikasleen %35 emakumeak dira.
- UPV/EHU-AL (Latina Amerika) programako ikasleen %60,3 emakumeak dira.
- Beste Norakoak (AEB, Kanada, Errusia, Filipinak) programako parte hartzaileen erdia emakumeak dira.
- Graduondoko ikasle gehienak emakumeak dira %53, Doktorego Programetan eta %60 Berezko Ikasketetan.