16. Odontologia Gela

Hemen Silva, Chacartegui eta Polo doktoreen kabinete odontologikoak ikusgai daude; hauen barne, esplorazio, aterakuntza eta erradiologiako tresneri guztia dauzkagu, eta beste dentista batzuen dohaintzak ere bai. 1920. hamarkadako mahai eta besaulkiez gain, beste objektu hauek dauzkagu: tornu mekanikoak, fokuak, ispiluak, metalezko bitrinak, erauzketa forzepsak, anestesiarako metalezko xiringak, zulatzeko aliketak, sustrai-egozkailuak, esplorazio zundak, metalentzako artaziak, bisturiak, eta abar.
