18. Kardiologia Gela

XX. mendearen hasierako kardiologia kontsulta bat (Iriarte edo Aranzadik erabiltzen zituzten bezalakoak) ikusgai dago. Pieza ikusgarriena G. Boulittek 1918. urte inguruan egindako egurrezko mahai gaineko elektrokardiografo bat da. Pro-Cardiacos elkartearen fundatzaile izan zenak, Iriarte doktoreak, orotariko mediku eta kardiologo gazteen prestakuntzarako balio izan zuen Metodo Kardiofoniko bat ere editatu zuen.