Berriak

UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuan argitaraturiko aldizkari bat bere alorreko ehun aldizkari onenen artean sartu dute

Theoria. An International Journal for Theory, History and Foundations of Science

Lehenengo argitaratze data: 2016/08/04

Theoria

Orain dela gutxi kaleratu dute Scimagoren 2015eko rankinga, alegia, Gizarte eta Giza Zientzien esparruetako erreferentziazko sailkapena. Bertan, lehenengo aldiz jarri dute 1. kuartilean (Q1) Theoria. An International Journal for Theory, History and Foundations of Science aldizkaria, UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak ateratzen duena. Zehazki, Theoria ranking ospetsu horretako 86. postuan dago, eta, beraz, filosofiaren arloko aldizkari entzutetsuetakoenen taldean sartu da.

Esan behar da auto-aipu oso gutxiri esker lortu dela maila hori, eta horrek are meritu handiagoa ematen dio balorazioari. Azkenik, lortutako kualifikazioaren balio erlatiboa aintzateste aldera, nabarmentzekoa da Theoria dela filosofiako 2015eko rankingaren bi lehen kuartiletako batean agertzen den Espainiako eta Latinoamerikako aldizkari bakarra.

https://www.ehu.eus/ojs/index.php/THEORIA

http://www.scimagojr.com/journalsearch.php?q=5800207635&tip=sid

https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?arbol=10&IdTopics=100135