Breadcrumb

Arabako Campusa

Aplikazio habiaratuak

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

Aplikazio habiaratuak

Ekitaldiak

Berriak

UPV/EHUko ikasleak CERNera bidean

Lau neska eta zortzi mutil izango dira Suitzan egoitza duen zentroaren Terraforming workshoparen edizio berrian parte hartzen

Euskal Herriko Unibertsitateko hamabi ikaslek hartuko dute parte Design The Future (Terraforming) workshop-ean, Ikerketa Nuklearrerako Europako Erakundeak (CERN) Genevan (Suitza) dituen erronketan parte hartzen duten ikertaldeen eguneroko lanarekin bat egiteko aukera paregabea. Hautatutakoak Arabako Campusean matrikulatuta daude edo, helbidea Gasteizen dutelarik, UPV/EHUko beste campus batzuetan matrikulatuta daude.

Hautatutako ikasleek, lau neskak eta zortzi mutilek, egun batzuk egingo dituzte CERNen, unibertsitate kolektiboaren eta ikerketa zentro horretako komunitate zientifikoaren arteko sinergiak bertatik bertara ezartzeko helburuaz. Egonaldian zehar, ikasleentzako prestakuntza jarduerak sustatuko dira, planetaren gaur egungo eta etorkizuneko jasangarritasunean eragin positiboa izango duten ideiak eta proiektuak sortzeko beharrezko tresnak eskura ditzaten.


Zigiluak