euskaraespañol

Gaurko irudia

Kronika

Zuzenbideko eta Kriminologiako graduazio berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/12/02

Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko 2023-2024 promozioko Zuzenbide Graduko 100 ikasleen eta Kriminologia Graduko 36 ikasleen graduazio ekitaldia egin zen Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian. Juanjo Unzilla Euskal Herriko Unibertsitateko Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea, Lurdes Maiztegui Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko abokatua, dekana emeritua, CGAEko Deontologiako kidea eta promozioen amabitxia, Alberto Emparanza Zuzenbide Fakultateko dekanoa zein Irune Suberbiola Graduondoko dekanordea eta Abokatutza eta Prokuradoretza Unibertsitateko Masterreko zuzendaria ekitaldiaren buru izan ziren. Bertan, ikasleen aldetik, Luis Segurolak, Ruben Iraolak, Victoria Pontónek eta Andrea Viedmak hitz egin zuten. Era berean, Auxkin Galarraga Kriminologia Graduko koordinatzaileak eta Maite Zelaia Zuzenbide Graduko koordinatzaileak Zuzenbide Graduko Amaierako Lan onenari eta Zuzenbide zein Kriminologia Graduetako Espediente onenei Aparteko Sariak banatu zituzten. Ekitaldia ehuOrkestra Sinfonikoaren musika emanaldiarekin amaituko zen.