Modelos de evaluación y gestión del entorno construido

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN KOKATUTA ETA EKT-A INDARREAN SARTU BAINO LEHEN ERAIKITAKO BIZITEGI-ERAIKINETAKO FATXADEN BIRGAITZE JASANGARRIRAKO METODOLOGIA

Doctorando/a:
Ziortza Egiluz Ellakuria
Año:
2017
Universidad:
Universidad del País Vasco (UPV/EHU)
Personas encargadas de la dirección:
Jesús Cuadrado Rojo & Eduardo Rojí Chandro
Descripción:

Azken urteotan Europa, estatu eta Autonomia Erkidegoa mailan eraikinen efizientzia energetikoaren inguruko arauak ezarri dira, eraikinen energia-kontsumoa kontrolatzeko,

aurrezte energetikoa eta efizientzia energetikoa hobetzeko eta jatorri berriztagarria duten

energia iturrien erabilera bultzatzeko. Arau horiek garatu dira batez ere, energia inportazioekiko mendekotasun hazkorragatik, energia baliabideen eskasiagatik, negutegi

efektuko gasak murrizteko beharragatik eta krisi ekonomikoa gainditzeko beharragatik. Halaber, Kyotoko 20-20-20 protokoloan eta beste konpromiso batzuetan energiaren eta

emisioen kontsumoa murrizteko ezartzen den helburuarekin betetzeko, eraikuntzako sektorea sektore estrategikoa bihurtu da. Izan ere, sektore hau garraio eta industria sektorearekin alderatuta, aurrezte handiagoa lor daitekeen sektorea da. 2007 urtean Europako Erkidegoak energiaren urteko kontsumo 2020 urtean %20a murrizteko helburua ezarri zuen.

Europako Zuzendaritzak eta estatu mailako arauak eraikin berrietan eta existitzen diren

eraikinetan ere aplikatu behar dira. Baino arauetan ezartzen diren energiaren eta emisioen

aurreztearen exijentziak erakinak birgaituz lortu beharko dira izan ere, eraikinen eraispen tasa baxua da eta eraikin berrien hazkuntza ere baxua da.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan eraikinen birgaitzea behar beharrezkoa da, bizitegi-

eraikin zaharren eta energetikoki pobreak diren bizitegi-eraikinen kopurua oso altua baita.

Baino fatxada energetikoki birgaitzeko konponbiderik jasangarriena aukeratzea ez da lan

erraza zeren, gaur egun merkatuan eraikuntzako konponbide eta material isolatzaile mota

desberdin ugaria existitzen baitira.

Hau dela eta Doktorego Tesi honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta Eraikuntzaren Kode Teknikoa (EKT) indarrean sartu baino lehen eraikitako bizitegi-eraikinetako fatxaden birgaitze jasangarrirako metodologia bat ezarri da. Metodologia honek lehentasunezkoak bezala birgaitze prozesuan ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta, fatxaden birgaitze energetikoko konponbide desberdinen lehenespena egitea baimentzen du. Irizpide horiek eraikuntzako konponbideen aspektu ekonomiko eta funtzionalez gain, birgaitzearen ingurumen aspektu eta birgaitzeak ikuspuntu sozialetik, maizterretan eta eraikinaren ingurunean sortzen duen inpaktuan ere oinarritzen dira, hots, irizpideak eraikuntzako konponbideen eta eraikinaren bizitza-ziklo osoan zehar erabilitako materialen jasangarritasunean oinarrituta daude.

Proposatutako metodologia ikerketa kasu batean egindako metodologiaren aplikazio praktiko batekin balioztatu da. Aplikazioa praktikoan lortutako emaitzekin metodologiaren sentsibilitate analisi bat egin da. Sentsibilitate analisi horren bitartez, proposatu den metodologiaren baliostasuna, egonkortasuna eta sendotasuna egiaztatu da.

Enlace con información adicional:

Ecodiseño en materiales, sistemas constructivos y entorno construido