Defensa de tesis doctoral: Adimen Artifizialeko metodoak gizarte ikerkuntzarako: analisi demografikoa, jarreren detekzioa eta joera politikoen identifikazioa
Fecha de primera publicación: 10/10/2024
Autor: Joseba Fernández De Landa Aguirre
Tesis: "Adimen Artifizialeko metodoak gizarte ikerkuntzarako: analisi demografikoa, jarreren detekzioa eta joera politikoen identifikazioa"
Director: Rodrigo Agerri Gascon
Día: 16 de octubre de 2024
Hora: 10:00h
Lugar: sala Ada Lovelace (Facultad de Informática)
Abstract:
"Tesi honek ikerketa sozialaren eta Adimen Artifizialaren (AA) arteko elkarrekintza aztertzen du, AA teknologiak nola baliatu daitezkeen ikertuz gizarte zientzietako ikerkuntza metodologia berritzaileak proposatzeko. Ikerketak AAren gaitasunetan sakontzen du, bereziki ikasketa automatikoa eta hizkuntzaren prozesamendua baliatuta datu multzo handien azterketa, patroien identifikazioa eta ezaugarriak aurreikuspenak lantzeko, metodo tradizionalen bidez burutzea bereziki zaila izango litzatekeena. Horretarako, sare sozialetako testu eta interakzio datuak baliatuta erabiltzaileak automatikoki ezaugarritzeko metodologiak garatu dira. Metodologiek datuen erauzketa eta erabiltzaileen errepresentazioa bilatuko dute, orokortu daitezkeen eta zehatzagoak diren iragarpenak egiteko asmoarekin. Metodo hauen erabilgarritasuna frogatzeko, kasu-azterketak egin dira aplikazio praktikoak burutuz, ezaugarri demografikoen identifikazio, jarreren detekzio eta joera politikoaren inferentzia atazetan. Lehenbizi, euskal erabiltzaileen adina edo komunitateak bezalako ezaugarri sozialak automatikoki iragartzeko eskala handiko lehen hurbilpen konputazionala aurkezten dugu. Bigarrenik, testu-datuen zein interakzio-datuen eraginkortasuna aintzat hartuta, sare sozialetan oinarritutako jarreren detekzio ataza bi datu motak erabilita burutzea erabaki da. Hortaz, jarreren detekzioa hainbat gai eta hizkuntzetan burutzeko asmoarekin, interakzio eta testu datuez osatuta dagoen VaxxStance hizkuntza arteko datu-multzoa eta Relational Embedding (RE) erabiltzaileen errepresentazio metodoa garatu dira. RE metodoak, hizkuntzarekiko independenteak diren interakzioak baliatzen dituenez, hainbat hizkuntza eta gai ezberdinetan emaitza onenak lortzeko ahalmena dauka. Hirugarrenik eta azkenik, RE metodoa baliatu dugu alderdien araberako joera politikoen identifikazioa burutzeko, interakzioetan oinarritutako bestelako metodoak gaindituz. Gainera, REak errepresentazio testualekin konbinatzean errendimendua hobetzen dela frogatu da, metodoaren moldagarritasuna eta orokortzeko gaitasuna erakutsiz"