Arratoi kumeen ikaskuntza asoziatiboa: ezkutuko inhibizioaren areagotzea bilatzen
- Autoría:
- Liberal, U., Gaztañaga, M., Angulo-Alcalde, A., & Rodríguez, G.
- Año:
- 2021
- Revista:
- Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
- Página de inicio - Página de fin:
- 137 - 151
- Descripción:
-
Ikerketa honetan, arratoi kumeekin egindako esperimentua aurkezten da, zaporekiko higuin baldintzapen prozedura erabiliz. Honen bidez, ikaskuntzaren psikologiaren fenomeno ezagunenetako bat ikertu dugu, hots, ezkutuko inhibizioa. Fenomeno hori baieztatzeko, estimulu baldintzatuaren aurre-azalpen hutsa egin ondoren ikaskuntza asoziatiboaren oztopatzea aurkitu behar da. Bi helburu nagusi izan ditugu. Alde batetik, ezkutuko inhibizio efektua garapenean dauden arratoiekin frogatzea nahi izan dugu. Beste aldetik, Hall eta Rodríguez-en (2010) ezkutuko inhibizio teoriaren iragarpen bat frogatzen saiatu gara. Eredu teoriko horren arabera, ezkutuko inhibizioaren areagotzea espero genezake aurre-azalpen fasean bi estimulu aldi berean aurkezten direnean. Iragarpen hori arratoi helduekin egindako esperimentuetan baieztatu da dagoeneko, baina oraindik ez da arratoi kumeekin inoiz frogatu. Lortutako emaitzek adierazten dutenez, ezkutuko inhibizioa arratoi kumeetan demostratzea lortu dugun arren, ez dugu espero genuen efektuaren areagotzea behatu. Emaitza horiek arratoi kumeen zentzumen-sistemaren heldugabetasunaren arabera azal daitezke.
----------------------------------------
This study presents an experiment with young rats using a flavor conditioning procedure with two main goals. Our first objective was to demonstrate the latent inhibition effect with developing rats. Latent inhibition is demonstrated when non-reinforced preexposure to the conditioned stimulus impairs the subsequent acquisition of associative learning. Our second objective was to test a prediction of the Hall and Rodriguez (2010) theory of latent inhibition. According to this model, we would expect a potentiation of latent inhibition when the pre-exposure phase presents two stimuli simultaneously. This prediction has been confirmed in experiments with adult rats but has not yet been investigated with young rats. Although the results indicate that we have been able to demonstrate the latent inhibition, we did not observe the expected potentiation of this effect. These results may be explained by the immature development of the young rat´s sensory system.