Web orriaren atal honetan Gradu Amaierako Lana burutzeko hainbat ikerketa talderen bideoak eta kontaktua bilduta daude. Bertan, Kimika Fakultateko eta inguruko Ikerketa Zentruetako ikerketa talde hauek egiten duten ikerketaren azalpena ikusgai dago.
Asset Publisher
IKERKETA TALDEAK
Zure GrALa non egin ez dakizula? Lasai! Apirileko azken astean Fakultateko eta inguruko ikerketa-taldeen bideoak izango dituzu hemen ikusgai, eta egiten duten lana ikusi ahal izango duzu.
Behean, ikerketa-talde bakoitzeko bideoa, galdera sesiorako esteka eta kontaktu-emaila duzue. Galdera sesioa apirilaren 29an (osteguna) izango da, goizeko 12:00 – 14:30 bitartean.
• 12:00-12:05: Saioari hasiera emateko antolatzaileek azalduko dute funtzionamendua esteka honetan.
• 12:05-14:30: Ikerketa-talde bakoitzaren estekan, ikertzaile/irakasle eta ikasleen arteko galdera-erantzun saio birtuala izango da, eta nahi duzuna galdetzeko aukera izango duzu.
Adi eguneraketei eta parte hartu!!!