Asset Publisher

Course

Lehen sorospen ikastaroa. Campus Osasungarri eta Iraunkorra.

Campus osasungarri eta iraunkorraren baitako ikastaro honek parte-hartzaileei beharrezko ezagutzak eta trebetasunak eman nahi dizkie, larrialdi-egoera baten aurrean jokabide egokia identifikatzeko eta aplikatzen jakiteko, bihotz-biriketako bizkortzearen sekuentzia osoak behar bezala eginez. Modu berean, larrialdi-egoeretan lehen sorospenei aurre egiteko orientabideak eta tresnak biltzen ditu.

Izena ematea: https://forms.office.com/e/h4nrWfsqvs

Lekua: Unibertsitate Pabiolioiko i3 Campus Lab.

Data: 2024ko abenduaren 10ean eta 17an.

Ordutegia: 12ak eta 14ak bitartean.


Gaitegia:


1. Sorospenak: alderdi orokorrak eta segurtasuna esku-hartzean.

2. Hasierako ebaluazioa.

- Lehen mailako azterketa eta konorte-egoera

- Arnasbidea

- Segurtasuneko alboko posizioa

3. Oinarrizko bizi-euskarria. Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB)

- Konorterik gabeko egoera

- Arnasbideko buxadura

- Konpresio torazikoak

4. Beste larrialdi-egoera batzuk

- BBB haurretan

- Eztarria trabatzea