Jarduera praktikoak: Ingeniaritza mekanikoa ikuspuntu praktiko batetik
Date
21/01/2025, 10:00 - 13:30
Jardueraren deskribapen laburra
Euskal Herria industria tradizio handiko eskualdea da, eta bertan fabrikazioa, automobilgintza edo energia sortzea bezalako sektoreek garrantzi ekonomiko handia dute. Bestalde, makina-erreminta, historikoki euskal industriari lotua, funtsezko zutabe izaten jarraitzen du fabrikazio aurreratuan, sektore aeronautikoa, automobilgintza eta makineria-eraikuntza bezalako sektoreetarako oso zehaztasun eta kalitate handiko osagaien garapenean lagunduz.
Proposatzen diren laborategi praktika hauetan Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan egunero erabiltzen ditugun tresnekin lan egin ahal izango dute ikasleek.
Landuko diren gaiak/edukiak
Ingeniaritza Mekanikako Graduko tituluarekin zerikusia duten praktikak, batez ere, Ekoizpen eta Fabrikazio sistemen inguruan. Ingeniaritza Mekanikako laborategietan praktikak. Fabrikazio Aurreratuari eta Errendimendu Handiko Mekanizazioari arreta berezia ipiniko da. Ikasleei problemak ebazteko eta erabakiak hartzeko eskatuko zaizkie, Mekanizazio lantegi batean egongo balira bezala.
- Gaztelania: 10:00 – 11:15
- Euskara: 12:00 – 13:15