Espedientea lekuz aldatzea eta egindako ikasketak berriro hartzea
Dekano andreak Farmaziako, Ingurumen Zientzietako, Giza Nutrizioko eta Dietetikako eta Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduetan sartzeko eskaerak onartu ahal izanen ditu, honako kasuetan:
1) Unibertsitateko ikasketak hasita baina amaitu gabe dituzten ikasleek, baldin eta Estatuko beste unibertsitate batetik edo unibertsitateko ikasketa ofizialetatik edo UPV/EHUko beste ikasketa batzuetatik badatoz.
Mota horretako eskaerak irizpide hauen arabera ebatziko dira:
- Lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea jatorrizko ikasketetan.
- Iraunkortasun Arauak betetzea.
- Sei deialdiak agortu ez izana jatorrizko ikasketetako irakasgaietako batean ere ez.
- Batez bestean gutxienez 30 ECTS gainditu izana ikasturte akademiko bakoitzeko, jatorrizko ikasketetan jardun duen bitartean.
2) Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleek, betiere 30 kreditu baliokidetu edo aitortzen bazaizkie.
3) UPV/EHUko Farmazia Fakultatean hasitako ikasketa batzuk egiten jarraitu nahi duten ikasleek, ikasketak beste unibertsitate batera edo UPV/EHUko beste ikastegi batera joateko utzi zituztenek.
Onartzeko eskaerak ikasleen idazkaritzan eman beharko dira 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era. Eskaerekin batera, ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkeztu beharko du ikasleak (ez da beharrezkoa UPV/EHUko ikasleentzat), baita baliokidetu nahi dituen gaindituriko ikasgaien programa sinatu eta zigilatuak ere (unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleentzat baino ez).
Edozein baliozkotze eskatzeko aurkezten diren dokumentu guztiek ofizialak izan beharko dute eta diplomaziaren bidez legeztatua egon beharko dute, indarrean dagoen legediaren arabera.
Hala behar izanez gero, dokumentuekin batera horien itzulpena emango da, zinpeko itzultzaile batek egindakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetara itzulita.
Unibertsitateko ikasketak atzerrian hasi dituzten ikasleek 153,38 euroko tasa ordaindu beharko dute, Farmazia Fakultateak espediente ikasketa egin baino lehen.
FARMAZIAKO ETA GIZA NUTRIZIOKO ETA DIETETIKAKO GRADU BIKOITZA:
Farmazia Fakultateko Antolakuntza Akademikorako Batzordeak, 2019ko apirilaren 4an egindako bileran, erabaki du gradu bikoitzerako espediente-lekualdatzerik ez onartzea.