Logo POCTEFA
Banner_MINECO
Banner_ERDF EU
Destacado_HORIZON EUROPE 2021-2027
destacado_UPV-EHU_Participation_in_research_projects
destacado_Ayudas_a_la_preparacion_de_proyectos
Links of interest_Ikerbasque
News
Pathfinder deialdirako proiektu bat prestatzen ari zara? Horren inguruko gakoak webmintegian izango dituzu.
When and where
04/03/2025 04/03/2025, 10:00 - 11:30
Description
Ikerbasquek eta UPV/EHUk Horizon Europe barruan EIC Pathfinder & EIC Transition programei buruzko webmintegia antolatuko dugu.
EIC Pathfinder eta EIC Transition deialdiak EIC (European Innovation Council) programaren Europa Berritzailea deritzon III. zutabeari atxikita daude. EIC Pathfinder deialdiak ikerketa aurreratua finantziatuko du abangoardiako teknologiei eutsiko dien oinarri zientifikoa garatzeko xedez, eta EIC Transition deialdiak teknologia horien baliozkotzea eta aplikazio espezifikoetara bideratutako negozio-planen garapena babestuko ditu.
Programa horiek eskaintzen dituzten aukerak izango ditugu jardunaldiaren ardatz, eta aholku praktikoak emango dira proposamenak behar bezala aurkezteko.
Webinarioa bukatutakoan NCParekin bilerak edukitzeko aukera izango da proposamenak berrikusteko.
Jardunaldian parte hartuko dute:
Marta Marín Barba. National Contact Point. FECYT.
José A. Lozano. EIC Pathfinder proiektuen ebaluatzaile. BCAM-UPV/EHU.
Thomas Schäfer. EIC Pathfinder proiektuaren koordinatzaile. Ikerbasqueko ikertzaile Polymat-UPV/EHUn.
Bukaeran hitzlariei galderak egiteko aukera egongo da.
Registration
Web address: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSe7WdkGbKiBaEGMAKe2xKhEWzaA5axcOU2w0FWCDeZp8sndeQ/viewform