Eraldatze-akordioaren deskribapena (RSC)
- Indarraldia: hiru urterako akordioa, 2026-2028 (RSC/CRUE Read & Publish Agreement).
- Estaldura: akordioak aldizkari hibridoetako eta Gold-eko argitalpen-tasen (APC) % 100 estaltzen du.
Kontsulta itzazu esteka honetan RSC titulu hautagarriak
- EHUri esleitutako artikuluen kupoa: 23 (2026); 25 (2027); 27 (2028)
- Artikulu motak: ikerketa-artikuluak.
- Argitalpen datak: 2026eko urtarrilaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra onartutako artikuluak.
- Akordioaren onuradun izan daitezke EHU eta BERC ikertzaileak, betiere pertsona "korrespondentziaren egile" gisa agertzen bada.
- Erabil daitezken Creative Commons lizentzia motak:
- CC-BY
- CC-BY NC
- Oharra: argitalpen-kargu gehigarriak egon daitezke, akordioak estaltzen ez dituen hainbat kontzepturengatik (orrialde-kopurua, koloretako grafikoak, azalean agertzea edo editorearen beste zerbitzu batzuk). Kargu horiek egileen kontura dira.
Oharra: behin kupoa agortuta, egileek % 15eko deskontua izango dute (kasu honetan APCen kostua egileen kontura izango da).
Harremanetan jartzeko: uni-bib.eraldatzeakordioak@ehu.eus