Komunikazio-gaitasun akademiko-profesionalak euskaraz (KAPE)
edikdit-19-1A
KAPE taldea Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko irakasleok osatzen dugu. Gure irakaskuntza-jardun nagusia da ikasleak idatzizko eta ahozko komunikazio-gaitasun akademiko-profesionaletan trebatzea betiere euskarazko komunikazioa jomugan. UPV/EHUko gradu guztietan Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) eta Komunikazioa euskaraz (KE) irakasgaiak eskaintzen dira, eta irakasgai horiei buruzko gogoeta eta plangintza partekatua egitea da taldearen zeregina. IKD eredua abiapuntutzat hartuta, metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiltzea adostu du irakasle-taldeak idatzizko eta ahozko komunikazio-gaitasunak lantzeko, eta horretarako, testuinguratutako testu-ekoizpena du irakaskuntza-jardunaren ardatz nagusi: batetik, testu-azterketa eta, bestetik, testu-sorkuntza eta berrikuspena. Ikasleek askotariko komunikazio-egoerak eta testu-generoak lantzeko, hiru ildo nagusi lantzen ditugu: jakintza-alorreko idatzizko eta ahozko testu-ereduen azterketa, komunikazio-egoera akademiko-profesionalen simulazioetatik abiatutako testu-ekoizpena, eta testuen berrikuspen-prozesuen eta gogoeten bidezko hizkuntza- eta komunikazio-gaitasunen gaineko kontzientzia-hartzea.
Miembros del equipo
- Miren Igone Zabala Unzalu
- Iratxe Retolaza Gutiérrez
- Pedro Javier Alberdi Larizgoitia
- Jose Javier Alcibar Arechabaleta
- Izaskun Aldezabal Roteta
- Maria Jesús Aranzabe Urruzola
- Jose María Arriola Egurrola
- Miren Agurtzane Elorduy Urquiza
- Joseba Andoni Ezeiza Ramos
- Mikel Lersundi Ayestaran
- Itziar San Martin Eguia
Año de obtención de la acreditación: 2019
Año de renovación: 2024
Personas de contacto: Igone Zabala Unzalu / Iratxe Retolaza Gutiérrez
- Teléfono: 94 601 2699
- Correo electrónico: igone.zabala@ehu.eus / iratxe.retolaza@ehu.eus