HezkEH [ikasgelari begira] - Bideoa eta programa
HezkEH [ikasgelari begira] - Ezaugarriak
HezkEH [ikasgelari begira]
Hezkidetzan Esku-hartzen: ikasgelatik hasita parekidetasunaren alde konpetentzia-bidea egiten.
ECTS kredituak
- 5 (125 ordu). Hezkuntza Sailaren homologazioa duen ikastaroa.
Sarrera
Gero eta hezitzaile gehiago (irakasle, senide zein bestelako hezkuntza-eragile) ari da emakume zein gizonentzat, pertsona ororentzat, jendarte bidezkoagoaren alde indarrak biltzen. Eta horretan da, hain zuzen ere, ikastaro honek lagundu nahi duena: oinarrizko prestakuntza eskaini sustatzeko, ikasgelatik hasita, esku-hartze hezitzaileak lerrokatuta egotea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren II. Hezkidetza, berdintasunaren eta tratu onaren bidean (2019- 2023) Planaren oinarrizko zutabeekin, baita curriculum berriaren eskakizun inklusiboekin ere; azken finean, gizartea aldarrikatzen ari den heziketa parekide, ez androzentriko eta bizitzarako garapen konpetentzialarekin koherentea izatea.
Helburu zehatzak
- Eguneroko bizitzako eta eskola zein eremu-hezitzaileko aurrez aurreko zein esparru digital ezberdinetan sexismoa errekonozitzen, esplizitu egiten eta ondorioak identifikatzen jakin, diseinatzen diren curriculum zein ikas-irakas esku-hartzeek hezkidetza-ikuspegia izan dezaten.
- Ezagutza feminista, ez androzentriko eta inklusiboak sustatzeko bideak jakin, bakarka zein taldean, aurrez aurre, online zein jardun bikoan, norberak bere interesetatik abiatuta eta bere inguru hurbiletik eta baliabide teoriko-praktikoz jantzita, lankidetza zein konpetentzia emozionalak landuz.
- Eskolan eta eremu hezitzaileetan orientazio eta ibilibide pertsonal zein akademiko parekideak eta ez estereotipatuak sustatzeko gakoak ezagutu, bidean hezkidetzan oinarritutako materialak identifikatu edo sortzeko gai izan.
- Ikasleek funtsezko konpetentziak, espezifikoak eta oinarrizko jakintzak parekidetasunean garatu ditzaten, gai izan hezkidetzara bideratutako ikas-irakas prozesuak planifikatzeko, baita ebaluazio-irizpide inklusibo eta ez sexistak erabiltzeko ere.
Ikasleak
Kurtsoan sartzeko irizpideak:
- Edozein titulazio akademiko. Gradua izatea (edo lehen lizentziatura eta diplomatura zirenak).
- Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloko titulazioa izatea.
- Ikastaro hau HEZKIDETZAN INTERESA duten GUZTIEI zuzenduta dago eta bereziki haurren eta nerabeen hezitzaile diren edo izango diren guztiei.
Onarpena:
- Gehienez 60 ikasleko taldea osatuko da.
- Izena ematerakoan bi ikastaroetan matrikula egin nahi dutenek lehentasuna izango dute.
Iraupena
- 8 aste
Ebaluazioa
Ebaluatuko dira ikasle bakoitzaren aurrerapenak eta, baita ere, ondorengo edizioen hobekuntzari begira, ikastaroa bera.
Ikasleen ebaluazioak fase esanguratsu ezberdinak izango ditu:
- Ikastaroaren hasieran partaide bakoitzak bere abiapuntua ebaluatuko du.
- Ikastaroan zehar ikasleek egindako eta partekatutako lanak irakasleak baloratuak izango dira.
- Ikastaroaren amaieran partaide bakoitzak egindako aurrerapenak, bizitako zailtasunak eta hobetzeko proposamenak aztertu eta baloratuko ditu.
Ebaluazio-irizpideak
- Ikaskideekin lankidetza.
- Irakasleek emandako jarraibideak eta jarritako epeak betetzea.
- Inguru hurbilean hausnarketak eta praktikak martxan jartzea.
- Ekarpenen kalitatea.
- Edukien menperatze eta garapen maila.
- Sormena.
- Diskurtsoaren antolakuntza.
- Baliabideen erabilera.
Ziurtagiria
Hizkuntza
- Euskaraz
Prezioa
- 250 €
- Ordaintzeko Kontua: KUTXABANK
- IBAN: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
- BIC: BASKES2BXXX