Titulu honek Industria Elektronikaren Ingeniari Teknikoaren lanbiderako gaituko zaitu eta eremu honen aurrerabide teknologiko berrienetan trebatuko zaitu. Gai izango zara zirkuitu elektronikoak diseinatzeko, ekoizpen-prozesuen automatizazioa diseinatu eta garatzeko, instrumentazio elektronikoa diseinatzeko, eta industria prozesuetako kontrol-sistemak sortu eta analizatzeko.
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua titulu praktiko bat da, gure herriko sektore estrategiko gehienetan presentzia eta aplikazioa duena, eta baita gure inguruan eragin handia duten arloetan ere: makina-erreminta, automobilgintza, aeronautika, robotika, mikroelektronika eta, oro har, Industry 4.0ko aurrerapenekin loturiko eremuetan.
Industria Elektronika eta Automatika beste arlo batzuetan ere aplika daiteke; adibidez, medikuntzan, nekazaritzan, merkantziak banatzeko prozesuetan, trafikoa kudeatzeko sistemetan, energia-ekoizpen eta -banaketan, etab.
Orobat, zure formazioa osatzeko, enpresa edo instituzioetan praktikak egiteko aukera izango duzu.
Gainera, nazioarteko esperientzia izan nahi baduzu, gure mugikortasun-programetan parte hartu ahal izango duzu, Europan zein Europatik kanpo. Halaber, Alemaniako University of Applied Sciences Mittweida-rekin (HSMW), Alemanian, titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.
Ezagutza arloa
Ingeniaritza eta Arkitektura
Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Campusa
Gipuzkoa
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,23 €
Gutxieneko nota
6,042 ezohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
105 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradudunek askotariko lanbide irteerak dituzte.
- Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
- Graduatu hauek oso eskari handia dute lan munduan.
- Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.
Sarrera-profila
Elektronikak eta gadget teknologikoek jakin-mina sortu badizute beti, eta ingurune honetan informatikako aplikazioak erabiltzea; robotikaren mundua, laugarren industria-iraultza, komunikazio alorra, domotika edo sistema automatikoak oso maite badituzu, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua aproposena da zuretzat.
Irteera profesionalak
Industria sektoreko arlo ugaritan: automobilgintza, siderurgia, energia, makina-erreminta, kimika, ingurumena, industria-produktuak, robotika, adimen artifiziala; baita ikerketa-zentro edo I+G+B sailetan, ondorengoen moduko eginkizunak burutzeko:
- Edozein automatizazio- eta kontrol-sistemen diseinu, eratze, entsegu eta mantentzea
- Sistema elektroniko txertatu eta potentzia-sistemen diseinu eta garapena
Ingeniaritza eta aholkularitza-enpresetan:
- Proiektu eta balorazioen idazketa, sinatzea eta kudeaketa
- Segurtasun- eta osasun-azterlanak
- Ingurumen-eragina (eraginkortasun energetikoko azterlanak, sistemaren jasangarritasun maila handitzea)
- Laneko arriskuen eta segurtasunaren arloko ikuskaritzak
Eta baita herri-administrazioan, irakaskuntzan eta ikerketan ere.