Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza

Aplikazio habiaratuak

Ingeniaritza Mekaniko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitza - Aurkezpena

Mekanikaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea eta, beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Bestalde, sistema hauek azkarragoak, seguruagoak eta eraginkorragoak izateko kontrola eta automatizazioa beharrezkoa da eta hori Industria Elektronikaren eta Automatikaren ingeniaritzaren alorrari dagokio.

Ingeniaritza Mekaniko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzak trebatu egingo zaitu bi alor hauei dagozkien lanetan jardun ahal izateko formakuntza jasotzeko, eta are garrantzitsuago dena, bi alorretako jakintza sakona eskatzen duten kualifikazio handiko atazak gauzatzeko. Halako profesionalak behar ditu Industria alorreko berrikuntzak, Industria 4.0 deritzonaren paradigma berriak.

Profil honetako tituludunak behar dituzten enpresa askorekin dugu lankidetza. Horietan egingo dituzu zure formakuntzako praktikak eta gradu-amaierako lana, aukeratu zaituen enpresak proposatutako proiektu integral baten barruan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

gie.idazkaritza@ehu.eus

Iraupena

5 ikasturte

Kreditu kopurua

312 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,23 €

Gutxieneko nota

12,162 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

15 plaza

botoia-liburuxka-Gipuzkoako-Ingeniaritza-Eskola

Doble-Grado-ingenieria-mecanica-electronica-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gradu hau eginda askotariko lanbide irteerak dituzu.
  • Titulazio honek legeak aitortutako lanbide gaitasunak ematen ditu.
  • Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradudunek oso eskari handia dute lan munduan.
  • Aukera handiak ditu ikasketen atal bat atzerrian egiteko eta, gradua amaitu eta gero, ikasketei jarraipena emateko.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Anbizio handiko pertsona bazara eta zure ikasketako urteei etekin ahalik eta handiena atera nahi badiezu. Matematika, Fisika, Kimika eta Adierazpen Grafikoaren moduko ikasgaiak gustuko badituzu eta arazo praktikoei irtenbidea bilatzeko erabili nahi badituzu. Aurrerakuntza teknologikoak eta industria alorreko berrikuntzak liluratzen bazaituzte, zure etorkizuna Ingeniaritza Mekanikoko, eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzean dago.

Irteera profesionalak

Industria sektoreko orotariko enpresetan: makinaerreminta, automobilgintza, energia, aeronautika, robotika, adimen artifiziala, eraikuntza, siderurgia…

  • Bulego Teknikoa eta I+G+B sailak. Proiektuen idazketa, sinadura eta garapena
  • Antolakuntza eta Planifikazioa enpresa eremuan
  • Produkzio-prozesuen kontrola eta garapena

Horretaz gain:

  • Zerbitzu-enpresak: ingeniaritza eta aholkularitza
  • Neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak eta txostenak egitea