Info_Mugikortasuna-Buddy-Ikasleak

Ikasleak

Zer da Buddy programa?

Urtero, Bilboko Hezkuntza Fakultateak nazioarteko ikasleak jasotzen ditu, fakultateko graduetan sartzen direnak. Testuinguru horretatik abiatuta, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Buddy programaren helburua da nazioarteko ikasleei harrera egin eta laguntza ematea, gure unibertsitatean eta gure kultura ezagutzeko.

Programa horren bidez, mugikortasuna egin duten ikasleek beste herrialde batzuetako ikaskide berriak ezagutzen jarrai dezakete. Era berean, mugikortasuna egiteko asmoa duten baina oraindik egin ez duten ikasleek beste herrialde edo unibertsitate batzuetako kideak ezagutzeko aukera dute. Horrela, etorkizuneko egonaldia prestatu ahalko dute.

Gainera, aukera ezin hobea da hainbat hizkuntza praktikatzeko, harreman berriak sortzeko eta kultura eta bizimodu berriei buruz ikasteko.

Fakultateko Buddy programan parte hartzea erabat borondatezkoa da.

Nork har dezake parte Buddy programan?

Bilboko Hezkuntza Fakultateko edozein, gradu, graduondoko edo masterretako ikasleek.

Ez da beharrezkoa hizkuntza-ziurtagiririk izatea; hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea ikasleen jatorrizko herrialdearen arabera bilerak ingelesez edo frantsesez egingo direla.

Zeitzuk dira Buddy-ren zereginak?

Buddy ikaslearen funtzio nagusia ikasle bisitariei harrera egin eta haiei laguntzea izango da. Zehazki, honako zereginak izango ditu:

  • Programak antolatutako informazio-bileretara joatea
  • Bidaiaren aurretik bisitariarekin harremanetan jartzea, UPV/EHUko Buddy-a izango dela esateko.
  • Bisitariarekin geratzea iristen denean (autobus-geltokian, hiriko lekuren batean edo campusean), haren galderei erantzuteko.
  • Azaldu egunero erabiltzen diren plataformak: Egela, Gaur eta posta elektronikoa
  • Help Centre-rra non dagoen erakutsi, beharrezkoa bada, ostatua bilatzen laguntzeko.[1]
  • Iritsi eta 2-3 asteetan nolabaiteko prestutasuna izatea (aukeren arabera), bisitarien galderak, zalantzak... argitzeko
  • Azaldu nola iritsi Bizkaiko Campusera (autobusen ordutegiak, etab.)
  • Bizkaiko Campusak eskaintzen dituen zerbitzuak erakustea (liburutegia, gimnasioa, larrialdi medikoren bat izanez gero zer egin behar den deskribatzea: anbulatorioa/larrialdiak, etab.)
  • Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta eguneroko funtzionamendua irakastea (ikasgelak, kafetegia, etab.)

Zer onura ditu programan parte hartzen duen ikasleak?

Buddy programan parte hartzeak kultura-aberastasuna sustatzen du, hainbat herrialdetako jendea ezagutzeko aukera ematen du eta hizkuntzak praktikatzeko aukera ematen du.

Gainera, ikasleak jasoko du:

  • Programan parte hartu izanaren ziurtagiria
  • Aukerako kreditu 1
  • + 0.5  bataz besteko notan, hurrengo urteetan mugikortasun-programa eskatuz gero.

Nola parte har dezaket?

Ikasturtean zehar bi epe irekiko dira. Bata maiatzean (abuztu-irailean iristen diren ikasleak esleitzeko) eta bestea azaroan (urtarril-otsailean iristen direnak esleitzeko).

Izena eman BHF Buddy Izateko!

  • Maiatzak 24 / ekainak 24
  • Azaroak 11 / abenduak 11

Epea amaitu ondoren, eta Nazioarteko Harremanen eta Mugikortasunaren Dekanordetzak Fakultatera etorriko diren trukeko ikasleei buruzko informazioa duenean, esleipena egingo da eta ikasleen datuak posta elektronikoz bidaliko dira dagozkien Buddyetara.

Informazio osagarria