Multigrid Instead of K-spAce. DFT kalkuluak espazio errealean egiteko programa-paketearen .81 bertsioa, sistema periodiko eta finituetarako; bertsioa hauek garatu dute: CSC eta Helsinkiko Unibertsitate Teknologikoa (HUT).
Informazio orokorra
Dauzka Kohn-Shamen hiru dimentsioko ekuazioak (rspace) ebazten dituen paketa bat eta simetria zilindrikorako beste bat (cyl2).
Nola erabili
- rspace
DFT kalkuluak gelaxka ortoerronbikoetan egiteko programa, tokikoak ez diren pseudopotentzialak erabiliz (liburutegi txiki bat dauka hemen: /software/MIKA/potentials
). Simulazioak egin ditzake inguru-baldintza periodikoak dituzten gelaxkatan eta gelaxkaren ertzetan ezabatu egiten diren uhin-funtzioak dituzten sistema finituetan. Paraleloan exekutatu daiteke (modu oso eraginkorrean) honekin:
mpirun /software/bin/rspace_p
baita seriean ere, honekin:
rspace_s
Simetria zilindrikoa duten sistemetan DFT kalkuluak egiteko programa; Kohn-Shamen ekuazioak modu numerikoan ebazten ditu, erradio- eta luzera-norabideetan. Paraleloan exekutatu daiteke, honekin:
mpirun /software/bin/cyl2_p
Oharra: Ez erabili n zenbaki kuantikoa m baino mikroprozesadore gehiago; komeni da n txikiagoa edo berbera m/2 erabiltzea. Serieko bertsioa hemen dago:
cyl2_s