Informazio orokorra:
Dirak programa Zerbitzuko makina guztietan instalatua dago /software/Dirac08 katalogoan. Programa honek molekulen propietateak modelo kimiko kuantiko erlatibistak erabiliz kalkulatzen ditu.
Nola erabili
Zerbitzuko edozein makinatan erabiltzeko, torque script bat sortu behar da eta dirac-en pam erabili lanak bidaltzeko. SGI/IZO-k pam eguneratu du -mpi aukera ezabatuz kola sistemarekin integratuz. Dirac (baseak eta pam barne) /software/Dirac08 katalogoan daude.
Adibide moduan erabili daitekeen script hemen aurkitu daiteke.
Benchmarkak
Dirac kalkuluak konputazio baliabide dexente behar dituzte, batez ere I/O eragiketak egiteko eta beheko taulan ikusi daitekenez, ez du oso ongi paralelizatzen.
Frogetarako erabili den inputa eta sistema.
nproc | Itanium | Opteron | Pendulo (1:ppn=nproc) |
1 | 2176 | 4650 | 3603 |
2 | 2056 (1.04) | 3370 (1.37) | 3100 (1.16) |
4 | 990 (2.19) | 1847 (2.5) | 1840 (1.97) |
8 | 730(2.98) | 1054 (4.4) | NA |
negritaz kalkuluen speed-up-a erakusten da. |