Informazio Orokorra
DFTren ab-initio kalkulu-programaren 7.0.4 bertsioa, uhin lau eta pseudopotentzialeko (ultrasoft eta PAW-augmented wave method) oinarriduna; bertsioa Lovainako Unibertsitate Katolikoan garatu dute. Lasaitze atomikoak egiteko aukera ematen du (dinamika molekularra).
Hainbat plugginekin konpilatu egin da netcdf, bigdft, wannier90, etsf_io eta libxc.
Nola Erabili
Programak /software/bin/abinit direktorioan daude. Horrela abinit exekutatzeko erabili
/software/bin/abinit/abinit < input.files > out.log
Eskatutako kore kopuruaren arabera paralelon exekutatuko da. Kalkuluak bidali daitezke ere [intlink id=”667″ type=”post”]qsub interaktiboa.[/intlink] komandoarekin.
Beste erabilera eta programa batzuk ere baditu, adibidez:
abinetcdf, abinitgw, aim, anaddb, anascr, band2eps, conducti, cut3d, lwf, macroave, mrgddb, mrggkk, mrgscr, newsp, optic, etab.
Benchmark
Benchmark baten datuak aurkezten dizuegu 6.12.3 bertsioarekin egindakoak.
System | 1 cores | 4 cores | 8 cores |
Xeon12 | 7218 | 2129 | 1045 |
Xeon8 | 7275 | 1918 | 1165 |
Itanium | 8018 | 2082 | 1491 |
Opteron | 17162 | 4877 | 2802 |
Itanium eta xeon nodoak hoberenak direla ikusten da. Opteronak zertzobait atzean geratzen dira.