Zerbitzura sartzeko politika

Sarbidea

Informatika Zerbitzu Nagusia (Kalkulu Zientifikoa) (IZN) EHUko Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) parte da; beraz, haien protokoloak eta araudiak betetzen ditu.
Ikertzaileek[intlink id=”2269″ type=”post”] kalkulu-kontuak eska ditzakete[/intlink] baliabide konputazionaletarako; bestela, teknikariengana ere jo dezakete, laguntza eskatzera. Institutu publikoetarako eta enpresetarako sarrera eskatzeko [intlink id=”1029″ type=”page”]teknikariekin[/intlink] jarri behar dute harremanetan. Informazio gehiago honako loturan aurkitu dezakete: [intlink id=”71″ type=”category” /] Informazioa Enpresentzat.[/intlink]

Ordenagailuan nahi beste denbora egon daiteke, baina kalkulu-denbora fakturatu egiten da, bai EHUko ikertzaileei, bai enpresei, bai institutu publikoei, bai gainerako agenteei ([intlink id=”71″ type=”category” /]ikus kanporako tarifak[/intlink]). UPV/EHUko ikertzailek beheko fakturazioa jarraitzen dute. Diskontuak adostu daitezke kalkulu kopuru handiagatik edo beste unibertsitatekin, enpresekin edo erakundeekin eraturako hitzarmenen bitartez.

Tarifak

Tarifa hau indarrean egongo da 2011 azaroaren 30a arte, zerbitzuko azpiegitura nabarmen aldatzen ez bada (ez dago ezer programatuta).

2010 uztailaren 1etik 2010 azaroaren 30 arte proportzionalki fakturatuko da.

Tarifas por uso de CPU

  1. Talde batentzako tarifa 0.044 euro/ordu/core izango da taldeak zerbitzuak duen kalkulu denboraren %3.7 iritsi arte (10.100 kalkulu egunak 10.000 euro direnak).
  2. Kontsumo hemendik aurrera kalkulatzen dena 0.0044 euros/ordu/core salneurrira fakturatuko da.

Diska/Biltegiratze tarifak

Hurrengo irizpideak jarraituz fakturatuko da.

  1. Zerbitzuak gehiago erabiltzen duena, hots datuak erabiltzen dituena, gutxiago ordainduko du. Horregatik kalkulu denboraren araberako tarifak ezartzen dira.
  2. Ez da fakturatuko 3 GBetatik baino gutxiatik.
  3. Hilabete bakoitzeko fakturatuko da hilabete horretan erabilitako diskoaren batezbestekoa kontutan hartuz.
  4. Beheko taulako salneurriak erabiliko dira taldeak urtean erabili duen kalkulu denboraren arabera.
GB apartengatik ezarri diren tarifak kalkulu denboraren arabera.
Rango de uso de CPU Tarifa de Almacenamiento
(en días al año) (Euros/Gb) al mes
2500< cpu 0.1
100< cpu <2500 0.5
1< cpu <100 1.0
0< cpu <1 1.5

EHUko ikertzaileen fakturazioa BGUen bitartez egin behar da (BGUrik ez izanez gero, [intlink id=”1029″ type=”page”]teknikariekin[/intlink] harremanetan jarri behar da). Lukua ez saturatzeko eta kudeaketa errazteko eta optimizatzeko[intlink id=”2275″ type=”post”] kalkulurako denbora-eskaria[/intlink] egin behar da.

Kalkulu Baliabideak Banatzeko Batzordea – KB3


Ikerkuntza Errektoreordeari sarrera-politikak eta erabiltzaileentzako gastuak (aholkularitza-zerbitzua eta hardwarearen erabilera) zehazten laguntzeko Kalkulu Baliabideak Banatzeko Batzordea (KB3) osatu da. Erabakiak irizpide hauek oinarri hartuko dira:

  1. IZNko baliabideen eskuragarritasuna.
  2. Eskarien garrantzi akademikoa.
  3. KB3 batzordeak erabakitzeko.

KB3 hauek osatzen dute:

  1. Ikerkuntzako errektoreordea.
  2. Campus bakoitzeko arduradun bana.
  3. Kalkulu zientifikoan gaitasun ziurtatua duen zientzialari bat, Ikerkuntzako errektoreordeak izendatua.
  4. Zerbitzuko teknikariak.

Hona hemen KB3 batzordeak hartutako erabaki nagusiak:

  • EHUko ikertzaile guztiek eska dezakete [intlink id=”2269″ type=”post”] kalkulu-kontuak [/intlink] Arinan. Kontratatuta ez daudenek Unibertsitateko irakasle baten bermea beharko dute. Lukua erabiltzaile guztiek berdin erabiliko dute.
  • Baliabideak eskaera bidez esleituko dira (eskaera ikertzaile-taldeek egin behar dute). Ikertzaile-talde bakoitzak PUZa erabiltzeko denbora jakin bat izango du eta denbora hori fakturatu egingo da.
  • Kalkulu-denboren banaketa.