Zerbitzuko makinetan kontua duten erabiltzaile guztiak zerbitzuko posta-zerrendan sartuko dira.
Zerrenda hori erabiliko da erabiltzaileei intzidentzien berri emateko eta informazio interesgarria bidaltzeko. Gustatuko litzaiguke, baita ere, zerbitzua erabiltzerakoan sortzen diren arazoak edota zalantzak (hardwarean eta softwarean) argitzeko laguntza-foroa izatea. Hala, teknikariek bezala erabiltzaileek ere besteen arazoen berri izan dezakete; arazo horiek askotan berberak izaten dira.
Mezuak web orrialde batean erregistratuta geratzen dira. Web orrialde hori erabiltzaileen eskura dago, aurretik planteatutako konponbideak kontsultatzeko eta bilatzeko. Gainera, orrialde horretan zerrendan izena emateko aukera dago.
Erabiltzaileek, behin zerrendan izena emanda, pasahitza posta elektroniko bidez jasoko dute.