Zerbitzarian test txikiak konpilatu eta egin daitezke: ordu bete baino gehiagoko lanak automatikoki ezabatzen dira. Kalkulu handiagoak egiteko ilara-sistemaren bidez bidali behar dira.
Klusterrean TORQUE eta MAUI ilara-kudeatzaileak daude instalatuta. Programa horiek lanak ordenatu eta exekutatzera bidaltzen ditu, automatikoki. Kalkulu-nodoetan ilara-sistema bidez bakarrik bidal daitezke lanak, lan interaktiboak debekatuta daude.
Bi TORQUE/MAUI ilara sistema daude, bat Arinarako eta beste bat Pendulorako.
Lanen prioritatea kola sisteman eskatutako denboragatik (walltime) eta itzaroten daraman denboragatik dator emanda. Gero eta walltime txikiagoa gero eta prioritate handiagoa, gero eta itzoin denbora handiagoa gero eta prioritate handiagoa.