qsub interaktiboa

Modu interaktiboa: Ez bada inongo fitxeroa zehazten eta qsub soilik exekutatzen bada

qsub

modu interaktiboan sartuko da, hots, galdera batzuk egingo dizkigu, script bat sortuko du eta kolara bidaliko du. Edozein programarako erabili daiteke, baina lana errazteko aurrez definitutako zerrenda bat dago ere. Programa haueta beharrezkoak dire fitxeroak daudela edo beste motatako egiaztapenak egiten dira. Zerrendan beste programa bat sartu nahiz gero jarr zaitezte harremanetan  teknikariekin. Erantzuten dena defektuko erantzuna bezala gordeko da hurrengo aldirako.

Erabiltzaileak zehaztutako parametroei jarraiki, ilara-sistemak dagokion ilaran jarriko du lana. TORQUE erabiltzaileak zehazten ez baditu, parametro jakin batzuk daude lehenetsita; parametro horiek, beharbada, ez dira gure lanerako egokiak eta, beraz, zehaztea komeni da.

Arkitektura edo nodo mota aukeratzeko begiratu agindu erabilgarriak.