Gaussian nola bidali

send_gauss agindua

G09 lanak bidaltzeko agindu hau erabiltzea gomendatzen dugu. Honek, gaussianeko *.com-ean prozesagauilu kopurua eta memoria egokitzeaz gain, torqueren kolako sarrera fitxategia ere prestatuko du.

Lana, exekuzio nodoetan egingo da eta emaitza bertan gorde. Lana jarraitu ahal izateko remote_vi eta remote_molden prestatu ditugu (ikusi beherago).

send_gauss erabiltzeko modua honakoa da:

send_gauss lana denbora  proz_kop [mem] [ TORQUE beste aukerak]

Zein:

  • lana: gaussian inputaren izena da *.com estensiorik gabe.
  • denbora:  oo:mm:ss formatoan, kakuluarentzat eskatzen den denbora.
  • proz_kop: Erabiltzea nahi den prozesagailu kopurua, 8 baino txikiagoa edo 8ren multiploa izan behar du . Prozesagailu mota ere adierazi daiteke “:xeon”, “:itanium”, edo “:opteron”.
  • mem:  zenbat memoria eskatzen den nodo bakiotzeko
  • [TORQUE Aukera Aurreratuak]: torque ilara sistemari adierazi nahi zaizkion aukera aurreratuak.

Adibideak

send_gauss h2o 400:00:00 16

h2o lana  16 prozesagailuetara bidaliko du, 8 prozesagailu nodo bakoitzean,  400:00:00 ordutarako.  Memoria defektuzkoa jarriko zaio,  (nproc*900mb), 7200mb.

send_gauss h2o 10:00:00 8 60

h2o  8 prozesagailuetara bidaliko du (nodo bakarrera)   60gb-etako  RAM memoria eskatuz. Lanak 10 ordu iraungo ditu gehienez.

send_gauss h2o 23:00:00 16:itaniumb 16 ``-m be -M niri@ehu.es -W depend=afterany:4827''

h2o en 16   itaniumb motako prozesagailuetara bidaliko du, 16gb-etako   RAM memoria erreserbatuz. Eskatutako denbora 23 ordutakoa da. Torque ilara sistema, lana hasi eta bukatzean email bay bidaliko du “niri@ehu.es” helbidera.  Gainera,  4827 lana bukatu harte ezingo da hasi.

qsub interaktiboa

qsub

exekutatzen bada menu interaktibo bat agertuko zaigu eta honek egindako galderak erantzunez g09 bidlai hal izango da. [intlink id=”667″ type=”post”]qsub interaktiboari[/intlink] buruzko informazio gehiago.

Ohiko qsub

Torquerako qsub skritp bat presta daiteke zuzenean. [intlink id=”677″ type=”post” target=”_blank”]Esteka honetan[/intlink] adibide batzuk daude.

Lanaren jarraipena

remote_vi eta remote_molden aginduek, lana exekutatzen ari den bitartean .log fitxeroa ikusteko edo Molden-ekin marrasteko aukera eskeintzen dute. Lana send_gauss edo qsub interaktiboarekin bidali behar da.

remote_vi 2341
remote_molden 2341.arina

edo

remote_vi 2341.arina
remote_molden 2341

non 2341(.arina) lanaren identifikadorea den.