Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Sarrera: «Erroak ogia baino beharrago»
Kultura unibertsala / kultura partikularra
Kultura ortegatarra, gainditurik
Karlos Santamaria, euskaldun berria
Hizkuntza ez da soilki hizkuntza
— Hasteko, euskararen egoeraren diagnosia
Eskola da euskararen salbazioa
Euskara ohore guztiekin eskolara
— Ikastolen titularitate publikoa
— «Euskararen Irakaslea» Diploma
Euskal Unibertsitatea ez da utopia
Sarrera: «Erroak ogia baino beharrago»
Karlos Santamariaren giza konpromiso linguistikoa eta kulturala ulertu nahi bada, «enracinement» («erroztapena», dio euskaraz berak) da kontzeptu giltzarria.
Karlos Santamariaren pentsaeran, periferikoa barik erdi-erdikoa den kontzeptu hori miresten duen Simone Weil idazle frantsesari hartu dio («aquella elegantÃsima mujer escribió con el corazón, al mismo tiempo que con la cabeza, que es como debieran escribirse todos los libros que hacen referencia al hombre y a lo humano»)[1] eta ia aipatzen duenero frantsesez aipatzen du «enracinement». Euskaraz ere bai, baina gutxiago. Eta gaztelaniaz ez du balio bereko hitzik aurkitzen:
Pero, volviendo al vocablo «enracinement» observamos que es palabra prácticamente intraducible al castellano [...]. Como todo el mundo sabe, las palabras, o por lo menos ciertas palabras, pierden al ser traducidas una gran parte de su riqueza conceptual y vivencial[2].
Kontzeptu horrek Karlos Santamariaren baitan ez du konnotazio etnozentrikorik eta nazionalistarik. Haren filosofia pertsonalistan kokatzen da egokien «enracinement» delako hori, erdiz erdi integratu ere.
1960ko hamarkadaren erdi aldera arazo horrek asko kezkatzen zuen Karlos Santamaria. Antza denez, urte horietan deserrotzearen joera indarra hartzen ari ziren Euskal Herrian. Mota ugarikoei erantzuten die artikuluetan. Ekonomia-aurrerapena gauza guztien gainetik baloratuz, batzuk «biziera-mailla geitu ezkero ez diote errien nortasunari begiratzen»[3]. Halakoen ustez, Karlos Santamariak dio, «euskera galtzea ez da kaltegarri, oso onuratsua baizik. Euskera piztutzeko lan egitea ez da zentzu-lana, izkuntza zarra illa dagolako, ta ondo illa gañera»[4]. Halakoak bide dira urte horietako «Gidari kooperatibista diralako kristau zintzo batzuek»[5].
Karlos Santamariak honela erantzuten die halakoei:
Ekonomiak oso garrantzi handia dauka, ezin duda. Fabrika ta kooperatiba sortzea ederki iduritzen zait. Bañan biziaren mamia erroztapena ta nortasuna dana, lenengoa zaindu bear degu. Erriaren baloreak gorde ta ugaldu bear ditugu, dirurik ematen ez badute ere. Eta gizon ikasiarentzat au da, nere ustez, lenengoetako eginkizun bat, emen eta Pekiñen[6].
Deserrotzea proposatzen dute zenbaitek unibertsaltasunaren izenean, zibilizazio berriaren izenean. Erabat negatiboa eta kaltegarria da joera hori. Zibilizazioaren, kulturaren ulerpen erratua da hori, nahastu egiten baitute kultura eta erudizioa, instrukzioa, informazioa, teknika:
La verdadera cultura no consiste en el manejo de unos conceptos intercambiables, de unas piezas «standard», que pueden ser adaptadas a cualquier clase de máquinas humanas, sino algo que está profundamente ligado a un medio humano determinado, con su fisonomÃa y su figura propias.
Eta ondorioztatzen du:
Nada más bárbaro que el hombre «civilizado» de hoy, el hombre «deraciné», al que se le ha privado de un modo particular de ser humano. Su instrucción puede ser elevada. Su cultura es prácticamente nula, mucho menor que la del último casero de Régil o de Lesaca[7].
Karlos Santamariaren ustez, errogabetzearen ondorioak ez dira maila horretakoak bakarrik: psikologiaren eta askatasunaren mailan ere kaltegarri da errorik gabe bizitzea:
El desarraigo es una de las causas más profundas y menos conocidas de la angustia existencial, ese mal que aqueja tan bárbaramente al hombre urbanizado de nuestro tiempo. El desarraigo ha hecho por sà solo más esclavos que todos los poderes tiránicos de este mundo, puesto que le priva al hombre de su fisonomÃa y con ella de su propia sustantividad personal[8].
Deserrotzearen mota batek —migrazio-mugimenduak— tragedia bikoitza sortu du gurean: arrazoi ekonomikoengatik bere lurreko berotasuna galdu duen emigrantearena, bat. Eta bi, euskaldunarena, bere ohiturak galtzea ekarri baitio. Hona soluzioa:
HarÃa falta que pudieran encontrarlo aquà de nuevo, que lograran asimilar nuestro clima y nuestro modo de ser, que pudieran incluso aprender nuestra lengua, tan Ãntimamente asociada a todo lo nuestro, sentir nuestros mismos afectos y esperanzas[9].
Baina nola lortu hori?
Pero para ello serÃa necesario que nosotros pudiéramos ofrecerles una personalidad de la que nosotros mismos nos sentimos cada vez más desprovistos, por razones históricas y sociológicas de diversa especie[10].
Gai horretaz idazten duenean, hirugarren solaskide mota bat ere badu Karlos Santamariak. Herria, lurra, hizkuntza-zaletasuna, ohiturak eta tradizioak klase proletarioa menperatzeko burgesiaren armatzat hartzen dituen gazte marxistari zuzentzen dio artikulu bat Zeruko Argia-n[11]. Karlos Santamariak bere pentsaera honela definitzen du:
Neretako, gizona, egiazko gizona izateko, «erroduna» izan behar da, alegia, zuaitz ta landare guztiak bezela, lur batean, erri batean, sartu bear ditu bere sustraiak, etsimen gorrian erori ez dadin[12].
[1] «Problema», El Diario Vasco, 1966-07-31.
[2] Ib.
[3] «Ez erori diru-tentazioan», Zeruko Argia, 1965-11-21.
[4] Ib.
[5] Ib.
[6] Ib.
[7] Ib.
[8] «Problema», El Diario Vasco, 1966-07-31.
[9] Ib.
[10] Ib.
[11] Zeruko Argia, 1967-05-07.
[12] «Gazte ezagutzeko bati», Zeruko Argia, 1967-05-07.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).