Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
Eliza katolikoaren ohiko filosofia politikoa
Estatua gaur egun eta eremu pribatua
Elizaren eta Estatuaren arteko bereizkuntza
Estatu konfesionalak zuen teoriaren berrikusketa
Elkartasunerako eta elkarbizitzarako erantzukizuna
Burgeseria iraultzailearen pentsamendua
Tradizionalismoa eta federalismoa
Zentralismoa eta nazionalitateak
Nazionalitateen printzipioari ez
Estatu konfesionala
1952. urtean Espainiako Eliza Katolikoa, berezko soslaiak zituen Eliza kontserbatzailea zen: Tronuaren eta Aldarearen batasuna defendatzen zituen, herri espainolaren katolizismoaren eta Espainiako handitasun eta batasunaren garantia modura, katolikotasun nazionala eta esentzialista, alegia; intrantsigentzia doktrinala, barne-autoritarismoa eta Estatuarekiko lotura hertsia praktikatzen zituen; eta gainera, gizarte-zapalkuntzarekin zerikusia zuten arazoetatik ihes egiten zuen. Estatu diktatorialak, aipatu ideologia bere egin zuen eta horri eusten zion, erregimen frankistaren ideologia ofizial bakarra izanik, hala, Estatuak laguntzen zuen Elizaren jokaera praktikoak zaintzen.
Nolanahi ere den, Leon XIII.aren Rerum novarum entziklika ondoren, Europan tinkotutako katolizismo sozialaren oinordeko ziren zenbait talde katoliko sortu zen, nahiz eta Hierarkiak haiekiko mesfidantza izan. Talde haiek, batetik, eliza ofizialaren bideekin bat ez zetorren katolizismoaren beharra adierazten zuten, eta, bestetik, kezka ere bai garaiko arazoen aurrean; besteak beste, honako hauek ziren talde haien kezka-iturri aipagarrienak: gizakiaren instrumentalizazioa eta esplotazioa, herrien zapalkuntza, gerra berrien sorrera eta teknikaren bilakaera kontrolaezina. Korronte horren barnean kokatzen dira Karlos Santamariaren kezka politikoak eta sozialak.
1952an, Karlos Santamariak En torno al Estado ideal izeneko lana argitaratu zuen. Estatuaren eta Elizaren arteko harremanak dira artikulu horren muina; ortodoxia ofizialaren onartze-kontua alde batera utzirik, Elizak Estatu konfesionala defendatu beharra eta berorren balioa zalantzan jartzen ditu Santamariak. Aipatu gai horiek debeku ziren 50eko hamarkadan, elizaren ortodoxiak eta aginte politikoak ezinbestekotzat jotzen zutelako Elizaren eta Estatuaren arteko batasun-beharra, katolizismoari erabat atxikia zegoen Espainiako nazioan.
Katoliko guztiek, ordea, ez zuten horrela pentsatzen. Horregatik, urte horietan katolikoen ahotan zebilen eztabaida baten lekuko dugu Santamaria. Izan ere, Eliza katolikoak bi arazo zituen: bata, gizarteak eraman behar zuen praktikari zegokion, eta bestea, defendatu behar zuen teoria politikoari; batetik, agerikoa da, Estatu konfesionalaren egiturak, praktikan, zuzendu beharreko bizioak dituela; bestetik, arazo hori Eliza katolikoak Estatuarekiko harremanetan defendatzen duen irakasbideari dagokio. Ondorioz, Munduaren Hiria eta Jaungoikoaren Hiriaren arteko harremanak berrikusi beharra dago, hau da, Estatuaren konfesionalitatea ala konfesionalitate eza. Estatu laikoetan katolikoek daramaten jokabideari dagokionez, beste horrenbeste egin beharko: hots, horien jokaera ere birplanteatzea ezinbesteko izango da, zeren eta honelako estatuetan katolikoak berak, itxuraz Estatuaren zerbitzari izanik ere, egiazki Elizaren aginduak betetzen dituztenez, susmagarriak izan daitezke joko bikoitza eramaten dutelako ustean.
Santamariak, goian aipatutako artikulua idatzi zuenean, katolikoak talde bitan banatuta zeuden eta horiek elkarren aurkako izaki: batzuek Estatu konfesional katolikoa defendatzen zuten, besteek berriz, kristau inspirazioko Estatua. Lehen jarrerak, Elizak Estatuarekiko zuen ohiko filosofia politikoa defendatzen zuen eta Elizaren dotrina hori hitzez hitz betetzea eskatzen zuen; hori dela bide, lehen taldekoek Eliza katolikoaren pentsamolde ofizialari eutsi eta jarraituko diote Vatikano II.a heldu arte. Bigarren jarrerakoak berriz, Elizaren irakasbide klasikoa berregiten saiatu ziren baina ortodoxia katolikotik urrutiratu gabe eta garai berrietara egokituz; Vatikano II.ak ondoren onartu zituen orientabideei aurre hartu zien bigarren pentsamolde horrek.
Eliza katolikoaren ohiko filosofia politikoa
Ohiko irakasbide katolikoa Pio IX.a (1846-1878), Leon XIII.a (1878-1903) eta Pio X.a Aita Sainduen (1903-1914) entzikliketan erakusten da. Irakasbide horren arabera, Eliza katolikoa eta Estatua, nor bere arloan bi elkarte osatu diren, eta, hortaz, ez dute besteren beharrik beren helburuak erdiesteko. Elizaren betekizuna gizakia bere naturaz gaindiko xedera gidatzean datza. Botere zibilak, ordea, mendekoen eta hiritar guztien ongia eta bizikidetasuna lortzea du helburu. Horrez gainera eta irakasbide horren arabera, gizartea giza izatasunetik eratortzen den neurrian, boterea ere gizatasunaren ondorengo izango da. Era berean, Jainkoa giza izatasunaren egilea den aldetik, gizartearen eta autoritatearen egilea ere izango da; horregatik, kristau gizarteetan justizia Erregearen izenean administratu ohi da, eta Erregeak Jainkoaren graziaz erreinatuko du. Ikasbide horren arabera, modu berean baliagarri diren era hauetan egin daiteke Gobernu-antolakuntza: monarkia-, aristokrazia- edota demokrazia-bidez, nahiz eta, San Tomas Akinokoaren iritziz gobernu-antolakuntzarik onena aipatu hiru era horien konbinazioz sortutako erregimena izan, Erdi Aroko Gobernu kristauetan biltzen omen ziren moduan: hau da, udal, gremio eta unibertsitateetan demokrazia zuzena; botere eta konfiantzazko karguetan, bereziki armadan eta diplomazian, aristokrazia; gailurrean, berriz, erregearen botere gorena edo monarkia. Hori horrela izanik ere, botere espiritualak eta denbora-mailako botereak, egokiro elkarrekin bizi behar dute. Honen arabera Eliza katolikoaren tradiziozko filosofia politikoak eta irakasbide ofizialak aldarearen eta aulkiaren arteko batasuna defendatzen dute, hau da, ezpata eta gurutzea bat egitea. Izan ere, gizartea idealki kristaua baldin bada, ez dago Elizaren eta Estatuaren botere-harremanetan berekoikeriarik, elkarren osagarritasuna baizik, alegia, helburuak helburu, bakoitzak bere arloan, dagokion botere-jabetza du; baina, halabeharrez, botere zibilak ebanjelioko morala onartu behar du eta Elizaren pean ezarri behar du bere boterea ohituraz eta katoliko-fedeaz aritzen den neurrian. Aipatutako kristau-gizarte ideal horretan, Elizak moraltasun-arauak ezin ditu jaso botere zibiletik, ez eta bere menpean egon ere; aitzitik, naturaz gaindiko helburua lor dadin, Elizak badu arauak jartzeko ahalmenik bere elkartekideei, gobernariak barne. Estatuaren eta Elizaren arteko harreman arazoa, Estatu modernoan sortu da: alde batetik, gizartea ez da soilik kristaua, eta gizartearen barnean erlijioen nahasketa gertatzen denez gero, norberaren jarrera erlijiozkoari lehentasunik ematea ezinezkoa gertatzen da; bestetik, Estatuak, batez ere boterearen monopolioari eusten dio, gizarte bizitzaren funtzio guztiak bilduz eta xurgatuz, gizarte osoaren antolamendu-eskubide esklusiboa duelako. Halako kasuetan, Elizak eta Estatuak botere bera duten heinean, Elizak Estatuarekin itun bat egitea aldarrikatuko du; itun horren bidez, katolikoenganako errespetua eskatuko du horiek beren erlijio-bizitza, erlijio-heziketa eta apostolu-lanak garatu ahal izateko. Eskakizun hori eliza katolikoaren uste oso honetan oinarritzen da: batetik, gizakia Egiara xedatua dago eta okerrak ez du okerrean jarraitzeko eskubiderik; bestetik, Eliza katolikoa Egiaren gordailuzaina da, eta horren arabera, ezinbestean, Elizari berari dagokio irakaspen zuzena eta hutsezina; horrenbestez, botere tenporal orok, Estatu orok, onartu beharko luke Eliza katolikoaren ohiturazko eta fedezko norabidearen eskubidea.
Irakasbide ofiziala nahiz dogmaren oinarriak ez direla aldatu behar, dio Santamariak; bai, ordea, garaian garaiko beharretara eta pentsamoldeetara horiek egokitu; hain zuzen ere, hauxe da zenbait intelektual katolikok egin nahi dutena. Hala, Maritainek aztertzen du zein modutan gauzatu behar diren Entzikliken eta egiazko irakasbidearen oinarriak, etorkizuneko munduaren egoera zehatzetara egokitzeko. Yves Congar teologo dominikarra ere, teologia katolikoaren tradiziozko abiaburuak eta oinarriak birbaieztatuz, horiek osatzen saiatzen da, haizutasunak duen esanahian sakonduz. Haizutasuna ez da bigarren mailako gaia, funtsezkoa baizik; haren sakontasuna, beregan gordetzen dituen sustrai kristauak hausnartuz, agerian geratuko litzateke. Santamariaren iritziz, garai berrietara moldatzeko Elizaren tradiziozko irakasbidea, Jacques Maritainek eta Yves Congarrek urratu duten bide berria, katolikoentzat guztiz onuragarria izan daiteke.
Estatua gaur egun eta eremu pribatua
Karlos Santamariak gaur egungo Estatuari buruz duen iritzia ezkorra da. Ikus dezagun nola aztertzen duen Santamariak erakunde politiko hau. Garapen-prozesuaren hastapenak XVIII. mendean koka badaitezke ere, bereziki Iraultza Frantsesaren ondotik etorriko da Estatuaren garapena. Gaur egun, eremu pribatuan sartzea eta horretaz jabetzea izango da Estatuaren ezaugarri nagusia. Azken buruan, zenbait krisi-egoeratan, Estatu modernoek beren joera totalitarioa agerian utzi dute, eta honela, tradizioz pertsonari eta familiari zegozkien biziera sozialaren zein pribatuaren esparruetan aginte gogorra ezarriz, horiek erabat bereganatu ditu. Azken muturreraino heltzen ez bada ere, gaur egun pertsonaren esparru pribatuak Estatuaren kontrolari aurre egiten dio; batez ere, heriotzaren ondorengoan sinesten dutenak, haraindikotasunaren zentzua dutenak eta pertsonaren amaiera Estatuan ikusten ez dutenak jarriko dira buruz buru. Hori horrela izanik ere —ohartarazten du Santamariak, eskuarki orduko Espainiako Estatua kontuan izanik—, pertsonaren behartzea, Estatuaren bidez sinesmen erlijioso batetik ere etor daiteke; horrelako kasuetan, Estatuak erlijioa ezarriz pertsona kontrolatzen du.
Karlos Santamariak uste du, gaur egun herritarrek aurrekoek baino norberatasunaren kontzientzia biziagoa dutela. Ulertzekoa da, beraz, hiritarrek mantentzea «una actitud de desconfianza y de reserva hacia el estado»[1], eta ulertzekoa da halaber, edozein Estatu-kolektibismori edo erlijio-ezartzearen gehiegikeriari kontra egitea, diktaduraren bi formen aurka egitea, alegia. Santamariak Estatutik egiten den erlijio-sinesmenen ezartzea aztergaitzat hartzen du; eta inposatze horren inguruko gogoetak izango ditugu mintzagai ondoren.
Santamariaren iritziz, Eliza katolikoak ez ditu inoiz onartu ez erlijiozko diktadura eta ez eta ere Estatuaren erabateko agintea; hau da, ustezko Estatu kristau batek ez du sekula onartu irakaskuntzaren edota agintearen gain eskubide bakarra izatea; nahiz eta kristautasunaren izenean jardun, halako erregimena ez litzateke Estatu kristaua izango, diktadura baizik: «un Estado que se erigiese en maestro y señor único de la sociedad no serÃa el de un verdadero Estado cristiano, sino más bien el de un Estado totalitario»[2]. Estatu konfesionalak halako joera hartzen duenean Santamariaren jarrera erabat honen kontrakoa da: «¿Con qué tÃtulos va el Estado a decirnos lo que debemos creer o practicar en materia relijiosa?»[3]. Hauxe dugu, hain zuzen, garai honetan Espainiako Estatuan gertatzen dena.
Karlos Santamariaren ustez, Estatu orok bete behar dituen baldintza batzuk badaude egon, bai eta konfesionaltzat bere burua jotzen duen Estatuan ere, baldin eta ez badu Estatu totalitarioa izan nahi. Antonio Messineok Estatu totalitarioari buruz idatzitako pasarte bat jasoko du Santamariak eta hori Estatu konfesionalari aplikatuko dio:
Ante el Estado el hombre conserva una plena libertad de conciencia. En el santuario interior de sus creencias y de sus ideas es responsable respecto a Dios, pero no respecto al Estado: éste no posee ningún derecho, ninguna facultad de dictar o de imponer determinada forma de pensar, de creer u de practicar el culto. Si lo hace, como ocurre a menudo en los Estados totalitarios, traspasa las fronteras de la justicia, lesionando un derecho sagrado y fundamental de la persona humana[4].
Horrenbestez, ikuspuntu katoliko honetatik, esan daiteke, edozein Estatu formak gizakiarenganako kontzientzi askatasuna oinarrizko printzipiotzat onartu beharko duela.
Baina kontzientzia-askatasuna ez ezik, kontzientzia-askatasun horren jarduera ere bete egin behar da zein-nahi Estatutan, orobat Estatu kristauan. 1946. urtean Griffin kardinalak, Westminster-eko artzapezpikuak, Espainiako protestanteen egoera aztertuz idatzi zuen artikulu baten aipu bat aukeratzen du Santamariak:
... todo Estado debe garantizar la libertad de culto y asegurar a todos sus ciudadanos una libertad igual para seguir la religión que les dicte su conciencia; y todos ellos deben poder disponer de sus iglesias, de sus escuelas y de sus pastores[5].
Elizaren ikuspuntutik, Estatu katoliko idealak honela beharko lukeela izan pentsatzen du Santamariak:
Un Estado ideal desde el punto de vista de la Iglesia serÃa al contrario el Estado menos totalitario del mundo. El sentido de la transcendencia de la Iglesia y el respeto a la persona —caracteres esenciales de un Estado ideal— se lo impedirÃan[6].
Edozein Estatutan, baita konfesionaletan ere, haizutasun-eskubidea, gorago aipatu ditugun hiritarren funtsezko printzipioetatik ateratzen den ondorioa da; kondizio juridikoen berdintasunean bermatu behar baldin bada kultuaren askatasuna, hau ere, ezinbestean, hiritarren eskubidea izango da.
Santamariaren aburuz, beharrezkoa da argitzea haizutasunari eman behar zaion zentzua:
La tolerancia no debe ser considerada como un escotillón convencional para salvar prácticamente las dificultades de la convivencia social, sino como un deber de la sociedad misma y, correlativamente, como un derecho del individuo; no el derecho a permanecer en el error —derecho que evidentemente no existe, dada la esencial ordenación del hombre hacia la Verdad— sino a no ser perseguido, molestado o disminuido en su participación en la vida ciudadana por causa de su creencia errónea, de la cual sólo es responsable ante Dios. Este «derecho a la tolerancia» se halla regido naturalmente por el principio del bien común, y no encuentra, no pude encontrar, su justificación en el general escepticismo, ni en una obligada neutralidad de la Sociedad ante las «verdades individuales», sino en la concepción cristiana de la dignidad y de la libertad de la persona y de la responsabilidad moral del hombre[7].
Haizutasunaren kontzepzio honek, Karlos Santamariaren pentsamendu politikoan Maritainek izan duen eragin handia azaltzen digu. Honela idatzi zuen Maritainek 1936an:
Una ciudad cristiana, en las condiciones de los tiempos modernos, habrá de admitir que dentro de ella los infieles vivan como los fieles y participen en el mismo bien común temporal [...] Claro que, para una sana filosofÃa, sólo una moral de la verdadera moral, mas el legislador, que debe tender en su acción al bien común y a la paz de un pueblo dado, ¿no habrá de tener en cuenta el estado de tal pueblo o el ideal moral, más o menos deficiente, pero existente de hecho, de las diversas familias espirituales que lo componen? ¿Y no habrá de hacer entrar en juego, por lo tanto, el principio del mal menor? Hay un modo de entender esta solución pluralista que incidirÃa en el error del liberalismo teológico [...] Consistirá en pensar que, en virtud de un derecho de las opiniones humanas, sean las que fueren, a ser enseñadas y propagadas, la ciudad tiene que reconocer como estatuto jurÃdico a cada familia espiritual del derecho elaborado por ella conforme a sus propios principios. No entendemos nosotros asà esta solución. En nuestra opinión significa que para evitar males mayores [...] la ciudad puede y debe tolerar en su ámbito (y tolerar no es aprobar) maneras de adorar que se apartan más o menos profundamente de la verdadera [...] La estructura jurÃdica pluriforme de la ciudad se orientará, pues, aún en sus grados más imperfectos y más alejados del ideal ético cristiano, hacia la perfección del derecho natural y del derecho cristiano, dirigiéndose hacia un polo positivo cristiano integral, del cual se apartan más o menos los diversos escalones de aquella estructura, según una medida determinada por la prudencia polÃtica. Asà la ciudad serÃa vitalmente cristiana, y en ella gozarÃan de una justa libertad las familias espirituales no cristianas [...] Ya no aparece la unidad de tal civilización como una unidad de esencia o de constitución asegurada desde arriba por la profesión de la misma fe y de los mismos dogmas [...] Se sigue de aquà que una ciudad animada y guiada por tales elementos se encuentra por ello en realidad bajo el régimen de Cristo[8].
Maritainek hau guztia Estatu laiko eta zabal batean idatzi zuen, Karlos Santamariak, ordea, aginkeria konfesional eta politiko batean. Horrelako egoera autoritarioan, Santamariak zintzo asko adierazi zuen haizutasunari buruzko bere pentsamendua. Hala, bada, haizutasuna ez da egoera zehatz baten edo sinesmen ezberdinen arteko elkar onartze-bidezko irteera pragmatiko baten ondorioa, baizik eta gizartearen betebeharra, eta gizabanakoaren eskubidea; izan ere, gizabanakoa, guztien ondasun-printzipioaren arabera mugatua dago, eta pertsonaren duintasun, askatasun, eta erantzunbehar-printzipio kristauaz horniturik. Gainera, printzipio horiek aintzakotzat hartuz gero bidera daiteke egitarau politiko morala, eta horrek, sinesmen erlijiosoek oro har elkarren artean gorde behar duten jokabidea antola dezake; nazio zibilizatu guztietako autoritate politikoak kontuan hartu beharko ditu aipatu oinarri hauek, eta areago oraindik herriek bereganatutako gizakiaren duintasun- eta askatasun-kontzientziak hala eskatzen duenean.
Haizutasun-eskubidea, Estatu neutroek ez ezik, Estatu katolikoek ere —politikan zein erlijio-sinesmenean gehiengo absolutua izan arren— gauzatu behar dutela azpimarratzen du Santamariak. Sinesgogorrei eta saihestuei askatasunaren bakezko jarduera ziurtatu behar zaie. Bizikidetasun armoniatsuak ez dio Estatu ideal katolikoak duen sendotasun logikoari eta teologikoari oztoporik egiten, aitzitik, kristautasunaren oinarrizko eskakizuna litzateke.
Santamariarentzat, haizutasun-eskubidea bazter ezinezko oinarria izango dela erants daiteke; eskubide hori modu inplizituan bidera badaiteke ere hasieran, ageriko bihurtuko da adierazpen-askatasunaren baldintzek uzten dutenean; hori horrela izanik, Santamariak printzipio hori bere egingo du eta egindako lan intelektualean aztertuko dituen politika- eta gizarte-arazoetan aplikatuko du.
Elizaren eta Estatuaren arteko bereizkuntza
Haizutasunaren eta kultu-askatasunaren eskubideak kontuan baditugu, erlijio-gerrak ezagutu ez dituzten lurraldeetan Eliza eta Estatuaren arteko harremanak aztertzera eramango gaituzte. Lurralde berri horiek, besteak beste, Estatu Batuak, Kanada eta Australia dira. Gisa horretako Estatuetan, erlijio-askatasuna, erlijioen arteko bizikidetasuna eta Eliza-Estatuen arteko bereizkuntza guztiz onuragarria izan da Eliza katolikoarentzat Santamariaren aburuz.
Dena den, hierarkia katolikoak, Ipar Amerikako herrialdeetan lege-berdintasunerako eskubidea ez orokortzea eskatzen du. Santamariak gogoratuko du Leon XIII.aren ustetan Elizaren eta Estatuaren interesen banaketa ez dela beti baliagarria eta legezkoa izan; aipatu lurraldeetan, Eliza aurrera baldin badoa —eta hala zioen Aita Santuak—, Elizaren beraren emankortasun dibinoaren emaitzagatik gertatzen da; legeak eta Estatuaren babesa Elizaren alde balira, beronen etekinak ere oparoagoak lirateke; hala, Aita Santu horren teoria politikoaren arabera, Estatuaren eraketak Elizaren interesen alde egin beharko luke
Karlos Santamaria, aldiz, Eliza-Estatuen arteko bereizketaren alde agertuko da, bai eta gehiengo politikoa eta soziala duten estatu katolikoetan ere. Jarrera horri eusteko Manning kardinalaren tamainako itzalera jotzen du Santamariak; are gehiago, Aulki Santuak gaitzetsitako idazlea, Lamennais apaiza (1782-1854), aipatzera ausartzen da. Santamariak onartzen eta gogorarazten ditu «fede-ukatzaile» eta «damugabe» zen Lamennaisek esandakoak Frantzian Eliza kontserbadorearen irakasbideak nagusitzen zirenean:
Nadie puede prever en qué términos volverán a establecerse, cuando llegue el momento, las relaciones de la Iglesia y el Estado. Es seguro que una Ãntima alianza se establecerá de nuevo entre las dos sociedades, espiritual y polÃtica; pero, ¿cuál será la forma de esta alianza? Se ignora[9].
Karlos Santamariaren zabaltasun intelektuala egiaztatzeko ez legoke lekuz kanpo Lamennaisek zuen ideologiaren inguruko zenbait puntu gogora ekartzea. Lamennaisek, 1830. urtean Eliza-Estatuen arteko bereizketa egitea eta kultuari ematen zitzaion diru-laguntza ezabatzea eskatu zituen, esanez hartzailea emailearen menpeko zela. Lamennaisen iritziz, Estatuak Elizari ordaintzen dion neurrian, elizgizonak, apezpikuak eta apaizak, Estatuaren soldatapeko dira, eta, ondorioz, askatasunaren aldetik mugatuak; Elizak Frantziako Iraultzaren hatsarreak defenda zitzan nahi zuen Lamennaisek: herri-subiranotasunaren eta askatasun pertsonalaren printzipio demokratikoak (kontzientziarena, prentsarena, irakaskuntzarena eta elkartzeko askatasunarena), alegia, bi botereen —ezpatarena eta gurutzearena— irakasbide tradizionalari aurre egiten zioten oinarriak. Iritzi horiek eta Eliza katolikoaren irakasbideak ez zetozen bat. Vatikano II.aren kontziliora arte indarrean egon zen Eliza katolikoaren irakasbide hau, hau da, Leon XIII.a, Gregorio XVI.a eta Pio IX.a aita santuen entzikliketatik zetorrena.
Eliza-Estatuen lotura, bi botere horien teoria Leon XIII.ak aurkeztu zuen 1885. urtean Immortale Dei izeneko entziklikan. Honela zioen:
Asà pues Dios dividió entre dos potestades el gobierno del género humano, a saber: la eclesiástica y la civil; la primera, al frente de las cosas divinas, y la segunda, al de las humanas. Ambas son, en su orden, supremas. Es necesario que entre ambas potestades exista una unión coordenada, que con razón puede compararse a la que une el alma con el cuerpo[10].
Leon XIII.ak berak 1888ko Libertas entziklikan esaten zuen: «del liberalismo emana aquella perniciosa teorÃa de la separación de la Iglesia y el Estado»[11].
Gregorio XVI.aren eta Pio IX.aren garaietan, Elizak Lamennaisen jarreraren kontra anatemak bota behar izan zituen. Eta gertatu ere, halaxe gertatu zen 1882ko Mirari vos delako entziklikan:
Ante este error pestilente (la libertad de conciencia) aparece preparado el camino para la libertad de opinión plena e inmoderada, que progresa con gran detrimento de la sociedad civil y eclesiástica y que muchos, con una soberbia imprudencia, pretenden poner al servicio de la religión. A este mismo fin tiende la abominable libertad de prensa, que no acabarÃamos de condenar suficientemente, pero que algunos pretenden reclamar y promover con tanta audacia[12].
Eta entziklika honen amaieran ondorengoa gomendatzen zien mundu honetako printzeei:
Quiero que consideren que el poder les ha sido confiado no solamente para regir el mundo, sino, sobre todo, para socorrer a la Iglesia, y quiero que estén persuadidos de que la única vÃa de trabajar bien es trabajar por la Iglesia[13].
Pio IX.ak bere aldetik, 1864ko Syllabus entziklikan, akats modernoen zerrendan honako hauek aipatzen zituen:
Está permitido a todo hombre escoger y profesar la religión que haya reconocido como verdadera según los dictados de su razón [n. 15]; la Iglesia carece del derecho de definir dogmáticamente que la religión de la Iglesia católica es la única religión verdadera [n. 21]; la Iglesia debe estar separada del Estado y el Estado separado de la Iglesia [n. 55]; la abrogación del poder temporal del que goza la Santa Sede aportarÃa hasta su más alto nivel la libertad y la felicidad de la Iglesia [n. 76]; en la época actual no conviene que la religión católica sea considerada como única religión del Estado, excluyendo los demás cultos [n. 77][14].
Francoren garaian, legegintzan, prediku politiko-erlijiosoetan eta espainiar nazionalismo ofizialaren literaturan erabilitako diskurtsoetako bat izate katolikoaren eta nazionalaren arteko sinbiosiarena izan zen. Ramiro Maezturen ildoari jarraituz, José PemartÃn dugu horren adibide. José PemartÃnen iritziz, espainiar katolizismo nazionala eta espainiar nazionalitatearen eraikuntza bi-biak elkarrekin etorri ziren XVI. mendean; espainiar nazionalitatearen eraikuntza bat dator «Ideal Katoliko» delakoa gauzatzen duen espainiar monarkia militarrarekin. Franco izan zenean garaile, Ideal horren bozeramailetza espainiar tradizionalismoak hartu zuen. Pentsamolde horren arabera, XVI. mendean katolikotasunak zituen ezaugarriak betetzen ez badira, ezin da espainiar nazionalista izan; hortaz, nahitaezko izango da Espainiako Estatuaren konfesionaltasuna. Espainiako Estatuak katolikoa behar du izan; izan ere, Espainiako Estatuaren esentzia, katolikoa izatea da. Honela dio José PemartÃnek:
Como consecuencias claras y precisas: 1) se ha de declarar la Religión Católica la Religión oficial del Estado español; 2) no se ha de permitir enseñanza alguna en contra de la Religión Católica, ni en los establecimientos oficiales, ni en los privados; 3) no se a de permitir proselitismo, ni público ni privado, en favor de otras religiones; 4) no se ha de permitir culto público de ninguna otra religión; 5) se reconocerán como incluidos orgánicamente en el Estatuto JurÃdico del Estado español todos los derechos de la Iglesia y su jurisdicción, tal y como se hallan expresados en el Código Canónico vigente; 6) se entregará a la Iglesia la vigilancia efectiva de la Enseñanza, Prensa e Imprenta Española en materia dogmática; 7) se liquidará definitivamente la cuestión de los bienes de la Iglesia, robados a ésta por Mendizábal; 8) independientemente de esta liquidación, el Estado español incluirá anualmente a la cabeza de su Presupuesto la consignación necesaria para los gastos de Culto, Clero, Jurisdicción, Inspección de la Enseñanza y otras funciones encomendadas a la Iglesia; 9) bien un reglamento, bien un concordato, regulará los detalles de estas funciones[15].
Aurreko pasarteetan aditzera eman ditugun Estatu konfesionalaren ezaugarriak kontuan hartuta, esan dezakegu, Estatu konfesionalaren pentsamoldea nagusitu zela Francoren garaian eta Estatuaren konfesionaltasun horrek definituko du Francoren agintaldiko errealitatea. 1953. urtean Espainiako Estatuak eta Aulki Santuak konkordatua sinatu zuten, eta horrek gerrate zibilean Estatu frankistak eta Elizak elkarrekin hasitako harreman estuen sendotzea ekarri zuen, eta, horrez gainera, bi botereen irakasbide edo doktrina tradizionala ziurtatzen zuen. Hala, Elizak, berresten zuen bere arloan gizarte perfektua izanik subiranotasunezko boterea zuela, eta, batez ere, botere zibilaren laguntzaz konfesionalitate katolikoa inposatzea lortzen zuen; Estatuak, berriz, gerratean egindakoaren eta ondoren ezarritako ordenamenduaren bidezkotzea, Elizaren laguntzaz, berenganatu zuen. Eliza espainolaren estamentu guztiek eta Francok onartu zuten Eliza-Estatuen arteko elkartasun hau: Eliza espainolak politikan parte hartzen zuen; eta Francok, militarrek eta erregimeneko politikoek pastoralean esku hartzen zuten. Honela azaltzen du garai horretako egoera Feliciano Blázquez-ek: «La Iglesia se sintió cómoda en aquella anómala situación de cristiandad, donde el Estado era Estado de la Iglesia y la Iglesia lo era del Estado»[16]. Elizaren eta Estatuaren arteko batasun horrek ez zuen Vatikano II. arte etenik ezagutuko.
Estatu konfesionalak zuen teoriaren berrikusketa
Espainiako Estatu konfesionalaren errealitateaz arduraturik, 1952. urtean, Santamaria, «Estatu katolikoaren» kontzeptua berrikusten saiatuko da. Santamariaren iritziz, «gizarte katoliko» izena Eliza katolikoari bakarrik ezar dakioke baldin eta Estatu bati katolikoa deitu nahi badiogu. Gainera horrek Maitasunezko eta Justiziazko erreinua behar luke izan, bekatuek lekurik izango ez luketen erreinua. Ezagutzen ditugun eta ezagutu ahal izango ditugun Estatuak, bekatu eta injustiziazko erreinuak dira eta izango dira neurri batean: «una sociedad temporal no es nunca una sociedad santa»[17]. Erdi Aroko gizarteak ere, ezin dira zentzu zorrotzean gizarte kristauen adibidetzat hartu, nahiz eta, horiek gaur egungoa baino fede sendoagoa izan eta fede hori kontzientzia «kolektiboan» islatu; «kontzientzia kolektiboari» bagagozkio eta ikusmolde horretatik Erdi Aroko gizartea kristautzat jo liteke.
Santamariak, «guztien kontzientzia» deitzen duenaren inguruan gogoetak egiten ditu: ideologiaz, mundu-ikuskeraz edo guztien irudipenaz. Bata besteekin zerikusia izan lezaketen aipatu hiru pentsagaiok Kezkatzen dute Santamaria: gizarteko guztien kontzientziak edo kontzientzia kolektiboak, tradizio bidetik datorren katolikoen fedeak eta gaur egungo Estatuak duen eragina kontzientziaren sorkuntzan; hiruok daude loturik. Santamariaren ustetan, gizarteko guztien kontzientzia ez da bere logikaz edo bere arrazoibidez ezartzen den zerbait, baizik eta, sinesmenak eta uste osoak eratuz, aldatuz eta berriak sortuz, gizarte-kolektiboaren eta banakoaren pentsamoldeetan barneratzen diren nabaritasunak ditugu. Sineskera horien sorkuntzan, Estatuaren zeregina garrantzitsua da izan. Gizabanakoari nahiz gizarteari begira, hasiera batean sinesmen kolektiboa arrotza gertatzen bazaio ere gizakiari, hau, Estatuaren eraginez, sinesmen eta eredu berrien asimilatzearen poderioz sar daiteke eta egiazko sinesmen gisa onartu ezartzen dizkiotenak. Guztien sinesmenak finkatuz gero, gizabanakoak ezin die aurre egin bere baitatik eta ez eta ere gizarte-arlotik erresistentzia gogor bat jasan gabe eta esfortzu handia egin gabe. Guztien sinesmenaren balioa objektiboa baino areago, soziala da. Gizaki arruntaren ohiko jokabidea guztien ideietan dago murgildurik, haien barnean pentsatzen du, bizi da, eta izan ere, berorien baitan da. Menpekotasuna izan arren, gizartekide izateko guztien ideiak ezinbestekoak dira. Guztien sinesmen horiek, nola agintekeria nagusi den Estatuetan hala beren buruak asketzat jotzen dituztenetan izan ohi dira, eta horietan guzietan pentsamoldeen ezarpena nabarmena da. Dena den, gizarte kristauetan ere, erlijio-fedeak guztien erlijiozko sinesmena iradokitzen dio gizarteari, horrela gizarte-ideia bilakaturik; kristauen fedea, sortzez, naturaz gaindikoa izanik ere —Santamariak dio— kolektibitateak geldo eta halabeharrez daraman sinesmena ere izan daitekeela. Horrenbestez, Santamariaren ustez, herrien fedeari gehiegizko balioa egotz dakioke egiazko Fede gisa aurkeztuz gero; eta norberaren deia izan beharrean, egiazki inertzia, ohitura edo moda baino ez da.
Hala eta guztiz ere, ez dugu determinismoan erori behar. Taldekoikeriara bideratuak bagina, guztien sinesmenek aginduko bagintuzte eta burujabe ez bagina, ez ginateke gizaki. Gauza gara guztien ideiak juzgatzeko eta jarrera bereziki morala hartzeko, hots, razionala eta librea. Hau da Fede kontuekin gertatzen dena: «La Fe constituye un hecho personal; no es de ninguna manera una simple manifestación de 'gregarismo' religioso»[18]; izan ere, Fedea ekintza librea baita. Hala ere, Fede ekintza ez da erabat ezezaguna guztien fedearentzat: giroak, guztien fedeak, guztien sinesmenak, fedearen izaera pertsonala eta librea bultza dezakete. Beraz, gizabanakoaren jokabidean eta gogamenean, subjektuaren partaidetza kontzienterik gabe gertatzen den fenomeno edo ekintzen eraginak, gizakiaren kontzientzia-askatasunarekin, eta bere denborazko eta betiereko interesekin bat egin behar du. Are gehiago: «los automatismos colectivos son instrumentos que deben ser puestos al servicio del hombre, y, en nuestro caso preciso, de la conciencia cristiana»[19].
Hala, guztien sinesmenen azterketak denborazko Hiria eta Jainkoaren Hiriaren arteko harremanetara garamatza eta bide batez, bi botereok guztien sinesmenen gain egiten duten erabilerara, hau da, jakin behar da boterearen interesekin bat datozen pentsamoldeak inposatzeko erabiltzen den, ala pertsonaren burujabetasunari dagokion garapena zaintzeko. Estatua funtsezko atala da guztien sinesmenen arautze-lanean; eta Estatuaren esku dago sinesmen horiek gizakiaren eta bere askatasunaren alde erabiltzea. Kristau-askatasunaren zerbitzuan egongo dira guztien sinesmenak, Estatu hori katolikoa bada.
Baina, lehenik Estatu katolikoa zer den jakin behar da. «Estatu katolikoa» izendatzen baldin bada, aldez aurretik suposatzen da Estatuak gizarte katoliko bat gobernatzen duela; hala ere, gizarte katolikoa zer den argitzeke gelditzen da.
Ikuspuntu juridiko-kanonikoaren aldetik, herritar gehienak bataiatu badira, gizartea katolikoa izango da. Kasu horretan Elizak eska diezaieke kristauei erlijio-gaietan duen agintea onar dezaten eta Estatuari eska diezaioke onartzeko pertsonen salbaziorako instituzio bakarra dela eta Estatuari dagokionez independente dela. Eliza saihestuek aurreko hori onartu beharko lukete, nahiz eta, aldi berean, haien erlijio-askatasuna eta kultu- eta irakaspen-jarduerak ordena pribatuan defendatu.
Baina, bere burua katolikotzat hartzen duen Estatuak errealitate soziologikoaren inguruan hausnartu behar du. Juridikoki katolikoa izan daiteke, baina neutroa edo antikatolikoa soziologikoki. Azken horixe da gaur egungo mundu kristauaren kasua; halakoetan eskubide juridikoaren aplikazio soila erlijio-diktadura izango litzateke; ondorioz, baldintza horietan bere burua konfesionaltzat hartzen duen Estatuak, zein-nahi Estatu onargarritan beharrezkoa den oreka ez luke ekarriko. Lehentxeago aipatu dugun Estatu desorekatua baino Elizak nahiago luke Estatu neutroa, ekidin ahal izateko erlijio-gerra, indarkeria, agintekeria, edo gizartearen zintzotasun falta.
Hala eta guztiz ere, Erdi Aroan gertatzen zen bezala, gizarte osoak Elizarekiko fede kolektiboa izatea eta salbamen-erakundetzat Eliza onartzea, gerta daiteke. Gizarte horrek, Estatu konfesionala izateko, oinarri soziologikoa izango luke. Politikariak, orduan, konstituzio moduak eta herrialdearen legeak antolatzeko, herriaren fede kristaua kontuan hartuko luke, eremu iragankorra eta espirituala nahastu gabe, ordea.
Santamariaren iritziz, Ideala, gizartea juridikoki eta soziologikoki kristaua izatea da eta gizarte horrek sorturiko Estatua konfesionala izatea. Estatu konfesionala Estatu laikoari nagusitzea ere Ideala da. Hala eta guztiz ere, Estatu konfesionala Estatu jasangaitz endeka daiteke; aitzitik, erlijioa errespetatzen duen Estatu laikorik aurki daiteke; hau da, «puede haber malos Estados confesionales y Estados laicos aceptables»[20]. Kasu honetan,
... un Estado laico tolerante y respetuoso respecto a la religión, serÃa preferible a un Estado confesional fundado sobre la rutina, el fanatismo, o la subordinación, más o menos confesada, de los intereses espirituales a los intereses y a las combinaciones polÃticas [...] Si el Estado confesional, es por naturaleza superior al Estado neutro, esto no significa que, desde el punto de vista de la Iglesia, todo Estado confesional sea mejor que cualquier Estado neutro[21].
Azkenik Santamariak ondoren datorren hipotesia egiten du:
La Iglesia ella misma, estarÃa más a sus anchas en un régimen de separación benévola, como en los Estados Unidos, por ejemplo, que en un régimen de confesionalidad fundado sobre un Estado de incultura, de confusionismo polÃtico religioso, de servidumbre de las conciencias o de conformismo comunitario, si semejante Estado llegase a existir alguna vez[22].
Izan ere, Santamariak lerro horiek idatzi zituenean, Estatu hori egon bazegoen, Estatu konfesional espainola hain zuzen ere. Dena den, ez dagokigu guri orain gogoraraztea Santamariak ideia hauek argitaratu zituenean, 1952an, Espainiak eta Hego Euskal Herriak bizi zuten egoera.
Elkartasunerako eta elkarbizitzarako erantzukizuna
Integrismo erlijiosoa bete-betean zegoenean eta honekin batera 50. hamarkadako espainiar nazional-katolizismoa, Santamariak Elizaren eta katolikoen jarrera zabal eta berriaren aldeko jarrera hobesten du; jarrera hori ez dator bat Hierarkia espainolaren ortodoxiarekin. Santamariak, ordea, hau defendatzen ditu: erlijio-iritziekiko haizutasuna, gizakiaren errespetua, askatasuna eta ardura. Era berean, erlijio-ohikerietatik eta Elizaren botere politikotik libratzea eskatzen zuen.
Vatikano II.aren kontzilio ondorengo Elizaren jarrerak ahalbideratu zuen Espainiako zenbait katolikok, europar katolizismo sozialaren jarrera berritzaileei jarraituz, proposatzen zutena irispidean jartzea ofizialki; hala ere, 50eko hamarkadan hori guztia gaitza zen, Estatuaren eta Eliza espainolaren botereen ohikeriagatik nahiz moral eta lege-presioengatik, beraz, ausardia eta etorkizuna aurreikustea eskatzen zuen.
Gerra ondoko garai zail haietan, Hierarkiarekin moztu gabe eta Elizaren barnetik, Santamariak zituen jarrera eta pentsamoldeengatik, pertsonaren, herrien eta askatasunezko elkarbizitzaren aldeko jokabide berriak zabaltzen lan egin zutenen artean kokatu behar da aztertzen ari garen pentsalaria.
[1] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or.
[2] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or.
[3] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or.
[4] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or. Aipua hau da: Messineo, Antonio: «Stato laico e Stato laicizzante», La Civiltà Cattolica, 1959-01-19, lehen bolumena, 129 or.
[5] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or. Aipua jaso izan da: Congar, Y.: «Soepi», Revue Nouvelle, 1948-05-15.
[6] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or.
[7] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 950. or.
[8] Maritain, Jacques: Humanismo integral, Buenos Aires, Carlos Lohlé arg., 1966, 127-128. or.
[9] Lamennais, Félicité Robert: La tolerance, 1922, 388. or.
[10] Leon XIII.a: Inmortale Dei, 1885.
[11] Leon XIII.a; Libertas, 1888.
[12] Gregorio XVI.a: Mirari vos,1832.
[13] Gregorio XVI.a: Mirari vos,1832.
[14] Pio IX.a: Syllabus,1864.
[15] PemartÃn, José: ¿Qué es lo nuevo?, Madril, Espasa Calpe, 55-56. or.
[16] Blázquez, Feliciano: La traición de los clérigos en la España de Franco, Madril, Trotta, 1991, 50. or.
[17] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 951-952. or.
[18] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 953-954. or.
[19] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 954. or.
[20] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 955. or.
[21] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 955. or.
[22] «En torno al Estado ideal», Criterio, 1952-12-15, 955. or.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).