Karlos Santamaria eta haren idazlanak
Aurkibidea
40 urteko ibilaldia bake-lurralderako bidean
Kontzeptuak, maisuak eta ereduak
— Gerra iraultzailea eta gerrilla
Bonba atomikoa eta blokeen banaketa
Garai bakoitzak bere gerra modua
Aurrerapen zientifiko-teknikoen anbiguotasuna
Gerra nuklearraren benetako arriskua: beldurra
Bipolarizazioa, bipolarismoa eta neutraltasuna
Disuasiotik kooperaziora negoziazioaren bitartez
'Pax Christi'. Hezkuntza, ekintza eta mistika
Mugimenduko kidearen erantzukizun pertsonala
Mugimenduaren espiritualitatea: unibertsaltasuna
Indarkeria egiturazkoa eta instituzionala
Bi aldetako indarkerien artean
Kristautasuna eta indarkeria iraultzailea
Indarkeria iraultzailea eta bortxa eza
Zilegi izan ote daiteke gerra bonba atomikoaren garaian?
Gerra ofentsiboa, defentsiboa eta prebentiboa
Armamentu atomikoaren gaitzespena
Gerraren etika eta bakearen mezua
Bakea eta justizia. Zer da bakea... Bakearen baldintzak
Bakearen adiera eskasak eta okerrak
Bakezaletasuna eta bakezaletasunak
— Bakezaletasun idealista eta utopikoa
— Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea
Bakezaletasuna eta desarme nuklearra
Bakea: dohain teologikoa eta ekintza historikoa
Bakea bideragarria da... Bakearen esperantza
Kristauaren erantzukizuna bakeari begira
Kristautasuna eta bakezaletasuna
Bakegintza: zuzengabekerien aurkako borroka
Bakezaletasuna eta bakezaletasunak
Bakezaletasuna ez da kontzeptu adierabakarra, gure autorearen ustez. Bakezaletasun-mota asko dago. Kristau-jarrerari buruz hitz egitean, aipatuko dugu kristau-bakezaletasunaren edukia. Hemen, ordea, bakezaletasunaren jarrera, beraren zabaltasunean harturik, sintetizatu nahi dugu.
Berrogei urtean gerraz eta bakeaz eta bakezaletasunaz eta bortxa ezaz hainbeste idatzi eta eztabaidatu ondoren, bere azken artikulua 1986an eman zuen Herria-2000-Eliza-n, titulu oso adierazgarri batez, goian gogoratu dugunez: «El futuro del pacifismo». Bertan eztabaidatu egiten ditu nolabait bakezaletasun mota batzuen jokabideak, bereziki bakezaletasun aingerutarra eta manikeista eta testigutza hutsean geratzen da bakezaletasuna... Badirudi gaur eguneko bakezaletasun errealista, oinak lurrean ipintzen dituena, une horretan 'bakezaletasun antinuklearra' dela, hau da, bonba atomikoa baztertzea, edo desarmea lortzea, duena helburutzat.
Karlos Santamariak bakezaletasunaren mugimendu sozialaren barruan kokatzen du oro har bere burua. Hala ere, aski kritikoa da bakezaletasunaren zenbait formari buruz. Honako mota hauek aipatzen eta gaitzesten ditu: a) beldurretikoa, b) sentimenduzkoa, eta c) magikoa, d) utopikoa eta idealista, e) manikeoa, f) testimoniala edo erakutsizalea. Horiek aipatuko ditugu aurrenik.
Karlos Santamaria oso zorrotza agertzen zaigu bakezaletasunaren mugimenduaren baldintzak eta desbiderapenak aztertzean. Gerra nuklearrari buruzko bere liburuan bereizkuntza nagusi bat egiten du 'bakezaletasun fisikoaren' eta 'bakezaletasun etikoen' artean[91]. Aurrena «puramente humanitarista» ere deitzen du, eta beherago 'sentimentala' izendatuko dugunarekin —berak erabili ohi duen hitza hori ere— berdindu daiteke; gerrak ekarri ohi duen giza bizitzen eta ondasun fisikoen hondamenaren aurkako jarrera soilean oinarritzen da bakezaletasun fisikoa. Bakezaletasun etikoak, ordea, giza bizitza ez du zera biologiko soiltzat hartzen, balio etikoen barruan baizik: bizitza gizatiarra, askatasunean mamitua. Karlos Santamariaren bestelako idazkiei jarraituz ondoren azalduko ditugun bakezaletasun moduak, aipaturiko bi horien artean daude.
Edonork dio beldurra heriotzari. Besterik da, ordea, beldur hori bakezaletasunaren ideologiaz estaltzea, horri bestelako edukirik eman gabe. Giza masaren jarrera iruditzen zaio beldur hutsetik datorren bakezaletasuna. Berarentzat onartezina da horrelako bakezaletasuna. Heriotzaren aurren dugun beldurra ezin daiteke gure jokabidearen printzipio bihur[92].
Alderantziz, beldur horri heroismoaren handitasuna eta printzipioa kontrajarri behar zaio.
Horrela deitzen du inoren odol-isurtzearen, sufrimenduaren edo bortxazko heriotzaren aurrean edonork duen minberatasunean bakarrik oinarritzen dena. Ez ditu noski mespretxatzen minberatasun eta sentiberatasun horiek, gerrak sortzen dituen sarraskien eta hondamenen aurrean; baina ez zaio iruditzen benetako bakezaletasunak horretan oinarritu behar duenik. Areago, gaitzestekoa iruditzen zaio sentimendu hutsezko bakezaletasun hori, beldurrari dariona bezalaxe[93].
Gerraren esperientzia historikoa luzeegia da Karlos Santamariarentzat, orain nolabaiteko formula politiko-diplomatikoren baten bidez bakearen garaia etorriko dela uste izateko; edota halako lider karismatikoren baten eraginez eta halako gertakariren baten ondorioz, bake iraunkorra zabalduko dela uste izateko.
Horrelako ametsetan ibiltzea 'bakezaletasun magikoa' deitzen du, formula errazaren automatismoan oinarritzen dena[94]. 'Egonean' uzten gaituen bakezaletasuna iruditzen zaio hori, nonbaitetik bakea etorriko delakoan; beraren ustez, berriz, bakea prestatu eta landu egin behar da etengabe.
Areago, beraren ustez, bakezaleak gatazken zergatiak aurrez ikusi behar ditu eta horiei aurrea hartu. Pazientzia handiko lana da bakezalearena: «La tâche de l'homme pacifique est donc un travail à longue échéance...», dio berak («Action pour la paix et réalisme politique», Mission et charité, 1962-07).
Bakea pazientziaz bilatzea da, haren alde etengabe lana egitea, benetako bakezalearen jarrera. Beste biderik ez dago bakea ekartzeko, Santamariaren ustez.
Bakezaletasun idealista eta utopikoa
Gerra guztiak eta haien egile guztiak —armadak— desagerrarazteko, ametsezko helburuari begirako bakezaletasuna deitzen du, utopikoa eta idealista. Berak bakezaletasun errealista proposatzen du, urrats konkretuak eginez eta lorpen praktikotan aurreratuz joango dena: horien artean nagusitzat jo daiteke desarme nuklearra berak idazten duen unean[95].
Karlos Santamariak behin eta berriro kritikatzen ditu bakezaletasun utopikoa eta idealista, urrats praktikoak egitea baino bake unibertsal eta behin betikoaren agertoki urrutikoan amets egitea nahi duena.
Bakezaletasun manikeoa da, bortxa, indarkeria eta gerra norberaren kanpoko zerbait bailiran hartzen dituena: Azken batean, garbien —bakezaleen— eta kutsatuen —belizisten— artean mundua banatzen duena.
Karlos Santamariaren ustez, horrelako banaketarik ez dago egiterik; bakezalea ere nolabait inplikatua dago indarkerian; hori aitortzetik hasi behar du bere lana bakezaleak; hain zuzen ere, norberarengandik abiatuz[96].
Bakezaletasun testimoniala edo erakutsizalea
Bakezaletasun testimoniala da berarentzat keinutan, aldarrikapenetan edota protestatan geratzen dena: «Pacifismo que se reduce a gestos y a proclamaciones...».
Beraren ustez, horrelakoetan agortzea bakezaletasunaren mugimendu soziala, «gaurko gizartearen gain dagoen zama historiko erraldoia ezkutatzen ibiltzea» da[97].
Bakezaletasun testimoniala beharrezkotzat jotzen du Karlos Santamariak, baina ez du uste nahikoa denik mundua aldatzeko. Horregatik, bakezaletasuna politikarekin lotu behar dela dio, bakezaleek politika egin behar dutela, alegia.
En definitiva el pacifismo sigue funcionando como una fuerza extra-polÃtica. Incluso, para muchos pacifistas, el contacto del movimiento pacifista con la polÃtica debe ser evitado a toda costa, con lo cual dicho movimiento seguirá manteniendo sus 'manos limpias', que es lo que más parece interesarles a los que piensan de esta manera. Pero también el pacifismo debe ensuciarse las manos y esa especie de angelismo que caracteriza a algunas corrientes pacifistas deberÃa ser superado.
Bakezaletasunak politika konkretuan eragina behar du. Politikaren lege nagusia, eta bakezaletasunak ere behar duena, eraginkortasuna da[98]. Nola? Zenbait hipotesi jartzen du Karlos Santamariak eta horiei buruz bere iritzia ematen.
Bakezaletasunaren eta ekintza politikoaren arteko harremana oraindik argitu gabe dagoela uste du berak, 1986an argitaratu zuen artikuluan:
Ahora bien, el tema de la relación entre el pacifismo y la polÃtica no ha sido hasta ahora resuelto ni siquiera afrontado con una cierta racionalidad. ¿Cómo debe actuar el pacifismo sobre la polÃtica y cuál es la parte que ésta ha de tener en las acciones pacifistas? («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza 80, 1986-1).
Orduan zer? Politikan eragin nahi bada, parlamentuko bidea gelditzen da; baina nola egiten da hori, mugimendu bakezalea alderdi politiko bihurtzen ez bada? Karlos Santamaria bakezaletasunaren mugimendua alderdi politiko bihurtzearen kontrakoa da, hain zuzen.
Bera, ordea, nolabait ausartu egiten da bakezalearentzat helburu politikoak ipintzen:
Evidentemente el movimiento pacifista no puede convertirse en un partido polÃtico como algunos desearÃan. Dentro de un Estado, un partido polÃtico debe presentar un programa que abarque todos los problemas de gobierno del mismo en sus lÃneas generales. No es este el caso del movimiento pacifista que únicamente se refiere a un tipo de problemas determinados: la paz, la sustitución de la guerra por otros medios de relación internacional no bélicos, la prohibición de las armas nucleares y posnucleares, el desarme en todas sus formas y niveles, la reducción y supresión progresiva de los ejércitos, etc. («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza 80, 1986-1).
Hori aski ez bada, eta benetan efikazia izango badu, 'presio-indar' edo 'botere faktiko' bihurtu behar ote du mugimendu bakezaleak? Galdera hori egitearekin batera, guztiz kontra agertzen da bera, horrek ezkutuan eta azpijanean ibiltzea esan nahi baldin badu[99].
Baina arrisku hori gaindituz gero, hor nonbaitetik joan beharko lukeela uste du:
Para que este pudiera funcionar como una «fuerza de presión' harÃa falta que esta influencia se hiciera pública y visiblemente. SerÃa necesario que el pacifismo se constituyera en una especie de meta-partido que declarase paladinamente su propósito de controlar a los gobiernos y a los partidos, obligándoles a actuar en favor de la paz y el desarme. La manera de proceder de esta organización dependerÃa de la situación de cada momento, pero serÃa netamente y declaradamente polÃtica («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza 80, 1986-1, 35).
'Meta-partiduaren' jokabidearen adibidetzat honako hau ipintzen du: bakerako neurri konkreturik bere programan proposatzen ez duen alderdiari botorik ez ematea, esate baterako. Beraren ustez, mugimendu bakezaleak gidari politikoak 'kontrolatu' egin behar ditu, E.P. Thompsonen iradokizunei jarraituz: «El movimiento pacifista debe pues controlar a los dirigentes que tienen en su mano hacer un polÃtica militarista o una polÃtica pacifista y anti-nuclearista».
Baina nola egiten da kontrol hori? Kaletik ala parlamentutik (demokrazia parlamentarioetan)? Beraren ustez, kaleak izan dezake indarra, baina erlatibizatu egiten du hori; horretarako indar oso handia eduki beharko luke mugimendu bakezaleak.
Baina parlamentuan nola, alderdi politikoa izan gabe? Zalantza horretan geratzen da Karlos Santamaria... Eta honela amaitzen du bere artikulua:
Si deseamos realmente que el pacifismo llegue a controlar a los hombres que manejan las armas como quiere Thompson hará falta que apliquemos procedimientos cuya eficacia en este sentido sea verosÃmil. Debo confesar que no conozco esos procedimientos aunque de algún modo los intuyo. Pero pienso que serÃa bueno que los pacifistas dialogásemos larga y serenamente acerca de ellos para hacer que nuestro movimiento no sólo sea generoso, justo y humano sino también esta otra pequeña cosa que a veces olvidamos: que sea eficaz («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza 80, 1986-1, 36).
Bakezaletasuna eta desarme nuklearra
Disuasio-estrategiaren aurkakoa da desarmearena, alde bakarreko desarmearena behintzat. Karlos Santamariak disuasioaren baliagarritasuna —eta bi blokeen banaketaren testuinguruan horren etikotasuna— kritikoki defenditu du; nahiz eta bere zalantzak agertu azken aldera bereziki[100]. Adierazgarria da —eta harrigarria ere bai— nola amaitzen duen La amenaza de guerra nuclear bere liburua, «tolerancia de los males» printzipioan oinarriturik —hau da, gaitzerditzat hartuz disuasioa, orduko egoera hartan:
Desde este punto de vista nos aventuramos a formular la siguiente conclusión: En el momento presente, dada la situación en que se encuentra la polÃtica mundial, el mal menor de la disuasión deberá ser tolerado para evitar el mal mayor de la explosión a corto plazo (257. or.).
Hala ere, «el principio del desarme unilateral está en la esencia misma de la doctrina de la no-violencia», dio bere liburuan (241. or.). Zergatik agertzen da, orduan, bera behin baino gehiagotan alde bateko desarmearen aurka, bi blokeen arteko armamentu nuklearrei dagokienez, eta nolabait disuasio-estrategiaren alde?
Goian aipatu dugu nola Karlos Santamariak gaurko bakezaletasunaren mugimenduaren helburu konkretutzat eta eskuragarritzat —errealistatzat— desarme nuklearra ipintzen duen[101].
Desarmeak, berriz, ez du, beraren iritziz, 'alde bakarrekoa' izan behar, oraingo mundua bi bloke militar handitan banatuta dagoen bitartean. Hainbat bakezalek hori eskatu izan dute, batzuetan Ebanjelioko zorionbideen izenean, eta 'beste masaila ipintzearen' izenean. E. Schillebeeckx teologoa horietakotzat jotzen du gure autoreak. Horrelako jarreraren kontra agertzen da bera, «xalokeria paradisiakoa» iruditzen baitzaio hori. Beraren ustez, horrelako desarmeak ez luke gerra nuklearraren arriskua uxatuko[102].
Berak bi blokeen 'alde bietako desarmea' eskatzen du; hori bideragarria ikusten du, superpotentzien harrokeriak apaltzean. Hori litzateke gaurko bakezaletasunaren helburua[103].
Dena dela, bere liburuan ahalgarritzat jotzen du alde bakarreko desnuklearizazio graduala ere, baldintza batzuen barruan; horrela Schillebeeckx eta besteen jarreretara hurbiltzen da[104].
Behin baino gehiagotan aipatu dugu beraren azken artikuluaren titulua: «El futuro del pacifismo». Karlos Santamariak benetan sinesten du bakezaletasunaren mugimendu ideologiko eta sozialaren indar historikoan. Belizismoaren eta militarismoaren kontrako borroka irabaziko delakoan dago.
Bakezaletasunaren eraginkortasuna, ordea, ez dago belizismoaren eta militarismoaren aurkako kanpaina global eta ideal —ideologiko— soilean. Benetako eraginkortasun historiko eta politikoa bilatu behar ditu; eta horretarako urrats konkretuak egin behar ditu, errealismoz une historiko bakoitzean helburu eskuragarriak ipiniz.
Berak bakezaletasun-forma hainbati egiten dion kritikaren oinarrian dago, hain zuzen ere, funtsean mugimendu horretan duen uste eta esperantza sendoa, ondo oinarritzen —askatasunaren eta justiziaren balio etikoetan oinarritzen— eta errealismoz gidatzen baldin bada, bakezaletasun absolutu eta utopikoetan erori gabe[105].
Beraren liburutik hartutako testu honekin bukatuko dugu kapitulu hau:
El actual pacifismo tiene, a nuestro juicio, un valor muy superior al que ordinariamente se le concede en los medios polÃticos. Con el tiempo llegará probablemente a convertirse en un gran movimiento de opinión universalmente extendido, que los gobiernos, tanto del Oeste como del Este, no tendrán más remedio que escuchar[106].
[91] Aip. lib., 237-239. or.
[92] «El pacifismo del miedo es, hoy como en 1918, el más común y, al mismo tiempo, el más simple y el más inaceptable. Es un pacifismo de masas, de muchedumbres sin fe ni esperanza de ninguna clase. No cabe, dignamente, erigirlo en sistema: procede del instinto, se reduce a pura defensa vital y debe ser relegado al subconsciente, donde tiene su lugar adecuado» («Problemas de educación al Este y al Oeste», Documentos 7, 1951).
[93] «Junto con el pacifismo del miedo hay que condenar el pacifismo sentimental de los que sólo prestan atención a los horrores de la guerra, a los enormes daños fÃsicos que la acompañan, a las destrucciones de todo orden que son su inmediata manifestación... en fin, a esa copia de males sin cuento, que constituye la estela fatÃdica de la guerra» («El pacifismo cristiano», Documentos 9, 1951, 70).
[94] «Nada más lejos de nuestra mentalidad que el pacifismo mágico profesado por los innumerables incautos que esperan que la paz pueda ser asegurada el dÃa menos pensado por una especie de fórmula cabalÃstica o de mágico conjunto: paz automática, paz demasiado fácil» («El pacifismo cristiano», Documentos 9, 1951, 72).
[95] «El pacifismo actual contrasta con el de la primera mitad del siglo que era sobre todo un movimiento idealista más o menos identificable con el antimilitarismo. Su objetivo principal es la destrucción de las armas nucleares con todas sus consecuencias y, entre éstas, la de la superación del bipolarismo mundial. Si ahora se lograse desterrar el arma atómica se habrÃa ganado la primera gran batalla de la historia contra la guerra y contra los ejércitos» («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza, 1986-01).
[96] «Guda, gorroto eta odolak menperatuta daukate mundua. Nor errugabekoa? Nor horrek bota beza lenengo arria» («Egunetik egunera», Argia, 1955-11-28).
[97] «Por desgracia hay muchos pacifismos espectaculares que se reducen a gestos y a proclamaciones y que se empeñan en desconocer el gigantesco peso histórico que gravita sobre nuestro presente» («Paz y pacifismo», El Diario Vasco, 1957-09-15).
[98] «La eficacia es hoy un concepto primordial en el campo de la actividad polÃtica», dio berak («De Hitler a Mao-Tse-Tung», El Diario Vasco, 1967-09-26).
[99] «El carácter subterráneo, inconfesable y radicalmente anti-democrático de estos monstruos no será compatible con los fines y la naturaleza del pacifismo» («El futuro del pacifismo», Herria-2000-Eliza, 1986-01, 35).
[100] «... no tratamos, evidentemente, de dar por buena la disuasión, tan justamente criticada por muchas personas, entre las que nos incluimos, sino de conducir el problema al terreno que le corresponde, que es el de la prudencia polÃtica» (Aip. lib., 255. or.).
[101] «Ante la tremenda amenaza de guerra nuclear somos muchos los que adoptamos la postura de repulsa total a esta clase de armamentos, que podrÃa acabar, de hecho, con la Civilización y con la misma Humanidad. Es ésta una manera muy clara de entender el pacifismo» («Los pacifismos», El Diario Vasco, 1983-08-28).
[102] Testuinguru horretan eztabaidatzen du berak Ebanjelioko aholkuen egokigarritasuna estatuen eta gobernuen politikari dagokionez. Kontra agertu zen 1983 hartan, horrek alde bakarreko desarmea esan nahi izatekotan. Gerora ikusiko dugu, nolako zalantzak agertzen dituen berak Ebanjeliko zorionbideen eta aholkuen baliagarritasuna bizitza publikora eta politikora zabaltzeari buruz.
[103] «... no cabe duda de que sà puede y debe exigirse con toda energÃa a los gobernantes de los paÃses nucleares que hagan cuanto sea necesario para renunciar conjuntamente y simultáneamente a sus armamentos atómicos», aip. lib., 246. or.).
[104] «Incluso el principio de una desnuclearización unilateral es ya posible en el caso de que se intente realizarlo gradualmente a base de pequeñas iniciativas de una u otra parte» (Aip. lib., 244. or.).
[105] Bakezaletasunaren formulazio burutsu eta errealistatzat dauka azken aldian berak bereziki E.P. Thompsonena.
[106] Aip. lib., 236. or.
Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).
Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).
Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).
Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).